Joan edukira
euskadi.eus

Europako Proiektuak

Europako logoa
Berrikuntzarekiko eta Europako proiektuekiko konpromisoa

ETSk Ikerketarekin, Garapenarekin eta Berrikuntzarekin (I+G+B) duen konpromisoak beste urrats bat eman du, mugikortasun jasangarria eta trenbide-garraioaren eraginkortasuna bultzatzen duten Europako proiektuetan modu aktiboan parte hartuz. Ibilbide hori 2023an hasi zen, fonoxurgatzeko gaitasuna duten panel fotovoltaikoak garatzea helburu duen Horizon2020 INCREASE proiektuarekin.

2024an, apustu horri jarraipena eman zaio hiri garraioaren intermodalitatean eta jasangarritasunean oinarritutako CROSUSMOB proiektuarekin, arreta berezia jarrita trenbidea beste mugikortasun modu batzuekin integratzean. Era berean, 2025eko martxoan behin betiko onartu zen TRANSFERMUGI proiektua, POCTEFA laguntza-programaren esparruan.

ETSrentzat, Europako proiektuetan parte hartzea aukera handia da nazioartean ikusgaitasuna irabazteko, beste trenbide-kudeatzaile batzuekin jardunbide egokiak partekatzeko eta mugikortasuna hobetzen jarraitzea ahalbidetuko duten teknologia eta estrategia berriak eskuratzeko. Lankidetza eta berrikuntza funtsezkoak dira garraio eraginkorrago, jasangarriago eta konektatuagorantz aurrera egiteko.

Europa mailako nazioarteko harremanak sendotzen jarraitzeko apustuan, ETSk Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio Arku Atlantikoaren Batzordean (CPMR). Bertan, Arku Atlantikoko Korridorearen amaiera bultzatzeko, garraiobide jasangarriagoen erabilera sustatzeko, portuen eginkizun estrategikoa sustatzeko eta bigarren mailako sareen garapenari laguntzeko lan egiten da, lurralde-kohesiorako bitarteko gisa.

Azken aldaketako data: