Xedea eta ikuspegia

ets xedea eta ikuskera

ETSren helburua Euskadiren garapen sozial, ekonomiko eta jasangarrian erreferentziazko eragile izatea da, pertsonak lurraldearekin lotuz, trenbide-mugikortasuna sustatuz eta Euskadiko egitura produktiboarentzat balioa sortuz

Xedea

ETSren Xedea Euskadi lotu eta lurralde osoan bidaiarien nahiz salgaien mugikortasun beharrei erantzuten dien trenbide-garraio azpiegitura eskaintzea da, kalitatezko zerbitzu, energia-eraginkortasun, jasangarritasun, digitalizazio eta berrikuntza irizpideen arabera. Hori guztia baliabideen (giza, finantza… baliabideak) optimizazioan oinarritutako antolakuntzatik eta lan prozeduratik, erakundeak eskaintzen dituen azpiegituren eta zerbitzuen kalitatean eta segurtasunean oinarritutako antolakuntza kulturarekin.

Ikuspegia

ETSren Ikuspegia Euskadiko garapen sozial, ekonomiko eta jasangarrian erreferentziazko eragilea izatea da, pertsonak lurraldearekin konektatuz, trenbideko mugikortasuna sustatuz eta euskal produkzio-egiturarako balioa sortuz. ETSk kanpoko erakundeen I+G+b eragilea izan nahi du, egiturarekin lankidetzan arituz eta une oro teknologiaren eta eraginkortasunaren abangoardian egonik.

Plan Estrategikoa 2023-2033 (PDF, 18 MB)

Azken aldaketako data: