Antolakuntza eta giza taldea
Gure izateko arrazoia: trena garraio sistema modernoa, eraginkorra eta jasangarria bilakatzeko xedez.
ETS, Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca, Euskadiko trenbide sektorea berrantolatzeko eta garraio moduen arteko oreka berria ingurumen eragin gutxiago dutenetara, trenbidera batez ere, bultzatzeko 2004an Eusko Jaurlaritzak sortu zuen erakunde publikoa da.
Gure izateko arrazoia: Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esku dauden trenbide azpiegituren eraikuntza, kontserbazioa, kudeaketa eta administrazioa, trena garraio sistema modernoa, eraginkorra eta jasangarria bilakatzeko xedez.
Horretarako, ETSk 274 pertsonako lan taldea du (2019ko abenduaren 31n), jatorriz IMEBISAtik (Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A) eta Eusko Trenbideak, S.A.-tik etorritakoak, herritarrei kalitatezko zerbitzua emateko konpromisoa dutenak.
Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vascaren sorkuntza legearekin bat etorriz, erakundearen presidentea, Eusko Jaurlaritzan trenbide arloko eskumenak dituen saileko titularra da.
ETSren antolakuntza egitura:
Zuzendaritza Batzordea
- Antonio López Palenzuela (Zuzendari Nagusia)
- Julián Ferraz Sumillera (Zuzendaritza nagusiaren Albokoa)
- Eneko Ugarte Labaka (Plangintza eta Proiektu Zuzendaritza)
- Rafael Marcano Ceballos (Eraikuntza Zuzendaritza
- Enrique González (Zirkulazio eta Zerbitzuaren kudeaketa Zuzendaritza)
- Javier Ortega Burguera (Zuzendaritza korporatiboa)
- Estibaliz Mendizabal Ibergarai (Instalazio eta mantentze lanen Zuzendaritza)
- Cristina López (I+G+b Zuzendaritza)
Azken aldaketako data: