Segurtasuna

ets segurtasuna estalkia

Segurtasun ikuskapenak egiten dira aldian behin, modu aleatorioan, hainbat alorretan

ZIRKULAZIOKO SEGURTASUNA

Segurtasunaren kontrolak, arautegiaren hedapen egokia eta berrikuspena ziurtatzen duten eta argi definituta dauden prozedurak dituen Segurtasunaren Kudeaketa Sistema behar du. Arlo horretan Segurtasun Prozedura eta Jarraibide berriak eramaten dira aurrera, dauden Segurtasun Prozedura eta Jarraibideen berrikuspenak eta eguneratzeak gauzatzen dira Erakundearen beharren arabera, eta dokumentazioa horren eragina jasotzen duten Langile guztiei bideratzen zaie.

Prestakuntza da Segurtasun sailaren funtsezko beste lanetako bat. Prestakuntza barne eta kanpo langileei ematen zaie, beraien lanpostuaren betebeharrak bete ahal ditzaten, eurentzat edo beste batzuentzat edo ondasunentzat mehatxu izan gabe. Horretarako, urtero Segurtasun alorreko prestakuntza programa gauzatzen da.

Segurtasun Batzordeak urtero onesten duen Auditoretza programa formala ere egiten da, eta Urteko Segurtasun Planean sartzen da.

Horrez gain, trenbideko edo Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbien zerbitzuan ondorio larriak dituzten gertakari (istripuak eta aurrekariak) garrantzitsuak ere ikertzen dira, zirkulaziorako arrisku potentzial larria dutenak edo biktimak eragiten dituztenak. Gainerako gertakariak dagokion hileroko eta urteroko istripugarritasun estatistikan jasotzen dira.

Segurtasun ikuskapenak egiten dira aldian behin, modu aleatorioan, hainbat alorretan: Azpi-estazioen disparoak, Grabazioen eta Komunikazioen Kontrola, Trenbideko Lanen Kontrola eta Kontratisten Kontrola, Komunikazio Prozeduren Kontrola, Trenbide pasaguneetako gertakarien Kontrola, Gainditze baimenen Kontrola, Euroloop gertakarien Kontrola, Azpiegiturako eta trenbideko azterlanak (seinaleak, itxidurak, etab.), Trenbide pasaguneen Kontrola (fitxen eguneratzea, itxidura eskariak, behin behineko igarotzeak, etab.).

Beste alde batetik, segurtasuneko inbertsioen urteko plana kudeatzen du eta gertakari posibleen aurreko goardia sistema gainbegiratzen eta zuzentzen du.

LARRIALDIAK ETA BABES ZIBILA

Atal horretan auto-babeserako planak koordinatzen ditu (Larrialdi Simulakroak gauzatzea). Suteen kontrako babes sistemen mantentze lanak kontrolatzen ditu eta baita desfibrilagailuen eta trenbideko tuneletako larrialdietako haizagailuen mantentze lanak eta segurtasun protokoloen eguneratzea ere.

HIRI SEGURTASUN SISTEMAK

Amaitzeko, alor horretan telebista zirkuitu itxiaren eta baimenik gabeko sarrera sistemen mantentze lanak, zainketako langileak, eta kanpokoek (Ertzaintza, Udaltzaingoa, Epaitegia, etab.) eskatutako grabazioak eskuratzea kudeatzen dituzte, ETSren Aholkularitza Juridiko Sailaren edo Euskotreneko Segurtasunaren bitartez.

Azken aldaketako data: