BIM

BIM metodologia
BIM metodologia hiru dimentsioko eredu birtuala egitean datza, bertan proiektu edo jarduketa integral baten informazio grafiko eta ez-grafiko, ekonomiko eta denborazko guztia integratuz. Parte hartzen duten eragile guztiek eredu berean egiten dute lan; beraz, eredu horren edozein eguneratze automatikoa da, eta guztiek aldi berean ezagutzen dute.
Elementu guztiak estandarizatuta dauden maketa birtuala sortzen da. Maketa bakar horretan, proiektu eta eraikuntza faseak lantzen dira, eta, ondoren, mantentze-lanetako eragileei pasatzen zaie, ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko.
Gure ustez, garrantzitsua da adieraztea BIM metodologia ez dela soilik software batetik beste batera migratzea (taulan marraztetik CAD erabiltzera igarotzea izan zen bezala), funtsean, lan egiteko modua aldatzea eskatzen du.
Duela bi urtetik, ETS, bere lan prozesuetan BIM metodologia ezartzeko prozesuan murgilduta dago. Prozesu horretako jarduketa lerroen artean hauek daude:
- Erakundeko pertsona guztiei zuzendutako sentsibilizazioa eta pixkanakako prestakuntza espezifikoa.
- ETSren proiektuen eta obren Plegu Teknikoen gutxieneko eskakizunen definizioa.
- ETStik lan egiteko erabiliko den modelatua arautuko duten ildo nagusien prestakuntza.
- Proiektu pilotuak egitea metodologia hori erabiliz.
Lan horren ondorioz ETSren BIM eskuliburua egin da.
Eskuliburua ETSren enpresa laguntzaileei zuzenduta dago: zerbitzuen hornitzaileei, kontratistei eta azpi-kontratistei. Eskuliburua jarduketaren fase guztietan (diseinuan, eraikuntzan eta mantentze-lanetan) erabiltzeko pentsatuta dago, proiektuaren fase bakoitzean BIM informazioa prestatzeko eta entregatzeko lan-esparrua definitzeko xedez.
Azken aldaketako data: