Gure sarea

ETSren sarea 187 kilometro da luze. Horietatik 65 kilometro trenbide bikoitzekoak dira, eta gainerako 122ak trenbide bakarrekoak.
Euskal Trenbide Sareak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esku dauden trenbide azpiegiturak kudeatzen eta administratzen ditu. Horrez gain, dagoen trenbide sarearen kontserbazio egokia bermatzeko, azpiegitura berrien eraikuntzarekin, dagoeneko existitzen direnen modernizazioarekin eta hobekuntzarekin, segurtasun eta telekomunikazio instalazioekin eta trenbide pasaguneak kentzearekin eta hobetzearekin erlazionatutako jarduketa guztiak gauzatzen ditu.
Jarduketa horiek Eusko Jaurlaritzak eskatuta egiten dira, trenbideko trafikoaren kalitatea, gaitasuna eta segurtasuna hobetzeko xedez.
ETSren sarea 187 kilometro da luze. Horietatik 65 kilometro trenbide bikoitzekoak dira, eta gainerako 122ak trenbide bakarrekoak. Linea luzeena 108 kilometro dituen Bilbo-Donostia da, 1882an eraikitakoa; halaber, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linea, Txorierriko linea, Amorebieta-Bermeo adarra eta Topo ezizenez ezagunagoa den Donostia-Hendaia linea ere kudeatzen ditugu. ETSren ondarearen barruan dago, baita ere, Urolako adarra izandakoa. Bertatik, gaur egun, Burdinbidearen Euskal Museoaren lurrun tren turistikoak baino ez du zirkulatzen, Azpeitia - Lasao tartean. ETSren sareak 81 geltoki ditu.
2020ko datuak
LUZERA OSOA | TRENBIDE BIKOITZA | TRENBIDE BAKARRA | |
---|---|---|---|
BILBO - DONOSTIA (Lasarte barne) | 108/670 | 47/224 | 61/446 |
BERMEOKO ADARRA | 29/194 | -- | 29/194 |
DONOSTIA – HENDAIA (Altza barne) | 22/170 | 10/327 | 11/843 |
TXORIERRI | 14/449 | -- | 14/449 |
3. LINEA | 8/003 | 8,003 | -- |
LASAO-AZPEITIA (Museoa) | 4/888 | -- | 4/888 |
GUZTIRA | 187/374 | 65/554 | 121/820 |
Trenbide bikoitz elektrifikatua | 65/554 | 100 % |
---|---|---|
Trenbide bakar elektrifikatua | 121/820 | 95,95 % |
Blokeatze Automatikoa C.T.C.-rekin | 182/486 | 97,39 % |
Blokeatze Automatikoarekin trenbide bikoitzean (B.A.D.) | 25/172 | 13,43% |
Blokeatze Automatiko Banalizatuarekin (B.A.B.) | 40/382 | 21,55 % |
Blokeatze Automatikoarekin trenbide bakarrean (B.A.U.) | 116/932 | 62,40 % |
A.T.P.-rekin | 182/486 | 97,39 % |
Tetra | 182/486 | 97,39% |
Trena Lurra | 159/234 | 84,98 % |
Gehieneko abiadura onargarria | 80 km/h 90 km/h |
88,52 % 11,48% |
Zirkulazio kopurua | 247.313 |
---|---|
Km-trena urtean | 5.511.948,28 |
Egitura | |
Aginte Postu kopurua | 2 |
Langileak dituen Zirkulazio Kabinete kopurua | 2 |
Langilerik gabeko Zirkulazio Kabinete kopurua | 51 |
Zirkulazio bulegoak | 3 |
---|---|
Aginte Postuak | 45 |
Linea | 28 |
Estruktura | 3 |
ADIERAZLEAK | EREMUA | LORTUTAKOA |
---|---|---|
PUNTUALTASUNA | Txorierri + L3 | 99,70 |
Bilbo –Bermeo | 99,47 | |
Ermua-Eibar | 99,90 | |
Bilbo-Donostia | 99,63 | |
Lasarte -Hendaia | 99,82 | |
MERKANTZIEN BETETZEA | Ariz –Lasarte | 100 % |
BEZEROAREN GOGOBETETZEA | EUSKOTREN | 98,44 |
Azken aldaketako data: