Egoitza elektronikoa
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa informazioa eta izapideak eskuratzeko gune segurua da herritarrentzat, informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatuz.
Euskal Trenbide Sarea, Euskal Autonomi Erkidegoaren eskumeneko trenbide-garraioko azpiegiturak kontserbatzeaz, kudeatzeaz eta administratzeaz arduratzen den erakunde publikoa da.
ETSren erregistro elektronikoa
ETSren erregistro elektronikoa erakunde publikoari zuzendutako dokumentuak aurkezteko puntu bat da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera. Eskabideak, idazkiak edo komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aukera ematen du.
ETSren erregistro elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Elektroniko Orokorraren parte da. Dokumentazioa ETSri zuzentzeko, hau hautatu beharko da instrukzio-organo gisa:
- Erakundea: Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak
- Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak: Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca (ETS)
Kexak eta erreklamazioak (Euskal Trenbide Sarea)
Izapide hau Euskal Trenbide Sarearen geltokiei buruzko kexak eta iradokizunak Euskal Trenbide Sarean izapide elektroniko bidez aurkezteko da (Bilbao-Donostia, Donostia-Hendaia, Amorebieta-Bermeo eta Bilboko metroaren 3. linea).
Eragindako kalteak salatuz gero, eta zenbatekoak erreklamatuz gero, ondare-erreklamazioen prozedura erabili beharko da, helbide honetan:
Kexak eta erreklamazioak (Euskal Trenbide Sarea)
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ondare Erantzukizunagatiko Kalte-Ordainen Erreklamazioa
EAEko administrazioaren edo bere Erakunde Autonomiadunen eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoen erantzunkizunaren, kalte edo lesio kasuetan, Kalte-Ordainen Erreklamazioa, ezinbesteko kasuetan salbu.
Trenbide-jabari publikoko eremuan, zortasun-eremuan eta afektazio-eremuan obrak egiteko baimena
Izapide honen bidez, Euskal Trenbide Sareari aurkeztu ahal izango zaizkio, izapidetze elektronikoaren bidez, trenbide publikoko, zortasun eta afekzio eremuetan obrak eta/edo jarduketak egiteko baimen-eskaerak, baimena emateko edo ez emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbideen Lurraldearen Arloko Planak eta Trenbide Sektorearen Legeak ezarritako mugen arabera, eta, baimena izanez gero, horiek gauzatzeko baldintzak ezarri ahal izango dira.
Trenbide-jabari publikoko eremuan, zortasun-eremuan eta afektazio-eremuan obrak egiteko baimena

