Joan edukira
euskadi.eus

Crosusmob: Fostering Cross border Sustainability

Crosusmob proiektua
Mugaz gaindiko lankidetza, Europan mugikortasun jasangarria, konektatua eta elkarreragingarria lortzeko

Interreg Europak beste proiektu bat onartu du, CROSUSMOB (Fostering Cross-border Sustainability). Proiektu hori 2024ko apirilaren 1ean hasi zen modu ofizialean, eta 2028ko martxoan amaituko da, 1.5 milioi euroko aurrekontuarekin.

Proiektua Euskal Trenbide Sareak (ETS) koordinatzen du nagusiki, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eta Holanda, Hungaria, Alemania, Frantzia eta Eslovenia bezalako bost bazkide europar dituzte laguntzaile gisa, esperientzia eta ikuspegi europarra partekatuz.

Europar Batasunak asmo handiko helburu bat finkatu du: 2050erako klima-neutraltasuna lortzea. Erronka horren barruan, garraio publikoak funtsezko zeregina du pertsonen eta lurraldeen arteko konexioan, eskualde kohesioa indartuko duen mugikortasun jasangarria ziurtatuz; hirigune nagusiak lotzeko helburua duten trenak dira bizkarrezurra (RTE-T); hiri barruko autobusek eta tranbiek konexioa ematen dute hirigune nagusien barruan; eta eskualde mailako trenek eta autobusek urruneko guneen irisgarritasuna handitzen dute.

Automobilak mugitzeko erabateko askatasuna eskaintzen duen mundu honetan, garraio publikoak erronka handiagoari egin behar dio aurre: eskualdeen eta herrialdeen artean atez ateko soluzio eraginkorrak lortzea. Oztopo politiko, tekniko eta kudeaketakoek zaildu egiten dute konektibitate hori, batez ere mugaz haraindiko eremuetan.

Horregatik, CROSUSMOBek eskualdeko eta nazioko politikak hobetzea du helburu, Europako Trenbide Espazio Bakarra errazteko, oztopoak ezabatuz eta merkatuan aukera berriak irekiz.

Proiektuaren erronkak

  • Mugaz gaindiko estrategiak integratzea tokiko, eskualdeko eta nazioko politiketan.
  • Mugaz gaindiko bidaiarien kopurua handitzea, garraio adimentsua, jasangarria eta intermodala sustatuz.
  • Garraio publikoa aukerarik errazena eta erakargarriena izatea, prezio, ordutegi eta konexio hobetuekin.
  • Azpiegituren modernizazioa bizkortzea eta trenbide-garraioaren digitalizazioa eta elkarreragingarritasuna sustatzea.

Proiektuak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa jaso du, Interreg Europe programaren bidez.

Web orria

Datu nabarmenak

Proiektua zenbakitan

Aurrekontua, guztira: 1.515.399 €.
2024ko apiriletik 2028ko ekainera bitartean gauzatuko da.
Europako sei herrialdetako zazpi bazkidek parte hartzen dute, eta horien artean daude eskualdeko agintariak, garraio-agentziak eta mugikortasunean espezializatutako ikerketa-zentroak.

Jarduerak eta jardunbide egokiak

Bazkide parte-hartzaileen eskualde bakoitzeko eskualde-diagnostikoak: mugaz gaindiko mugikortasunaren oztopo tekniko, administratibo, operatibo eta ingurumenekoen ebaluazioa.
Bazkide diren eskualdeen arteko azterketa-bisitak, jardunbide egokiak trukatzeko.
Ezagutza trukatzeko eta jardunbide egokiak transferitzeko saioak hainbat herrialdetako bazkideen artean, irtenbideak azkarrago ezartzeko.
Stakeholderren bilera Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdean, aurrerapena eta sinergiak aurkezteko TRANSFERMUGI bezalako beste proiektu batzuekin. Interreg Europe.
Lehenengo "Regional Diagnosis" (eskualdeko diagnostikoa) aurkeztea Atenaseko 64th ERSA Congress biltzarrean. Bertan, administrazio-, lege- eta jasangarritasun-oztopoen analisiaren emaitzak erakutsi ziren.

Bazkideak

  • Aachener Verkehrsverbund. Agencia del transporte de Aquisgrán (Alemania)
  • Instituto Prometni. Dependiente del Ministerio de transporte (Eslovenia)
  • KTI Instituto para ciencias del transporte y logística. Dependiente Ministerio de Transporte (Hungría)
  • Región Provenza – Alpes – Costa Azul
  • Gobierno regional de la región Sur (Francia)
  • Provincia de Drenthe Gobierno provincial de Drenthe (Holanda)
  • Gobierno Vasco Departamento de Movilidad Sostenible
  • Euskal Trenbide Sarea

Azken aldaketako data: