Increase Effective advancement towards uptake of PV integrated in buildings & infrastructure

INCREASE proiektuaren helburua da eraikinetan eta azpiegituretan sistema fotovoltaiko aurreratuak integratzea, energia eta energia berriak eta soluzio fonoxurgatzaileak konbinatuz, kalitatea hobetzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko.
Berrikuntza fotovoltaikoa jasangarritasunaren eta efizientziaren zerbitzura trenbide-azpiegituretan
Horizonte Europa 2020 programaren barruko Increase proiektua 2023ko urrian hasi zen, eta 54 hilabeteko iraupena izango du. Helburu orokorra sistema fotovoltaiko berritzaileak garatzea da, eraikinetan eta azpiegituretan integratzeko, efizientzia handituz eta bizi zikloaren kostuak murriztuz.
Proiektuan Europako 8 herrialdetako hainbat eremutako 24 enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikok daude; zeinek, proiektuaren garapenean eta proiektuaren barruan egingo diren bederatzi proba pilotuetan parte hartzen duten
Derioko geltokiko ETSren instalazioetan egingo den proba pilotuaren kasuan, ahalmen fonoxurgatzailea duen panel fotovoltaiko bat garatuko da, sortutako energia azpiegituraren elementu osagarriak elikatzeko aprobetxatzeko eta, aldi berean, eremuaren kalitate akustikoa hobetzeko.
Proiektuaren aurrerapenak
2024an hesiaren diseinu kontzeptuala landu da, eta 2025ean zehar diseinu funtzionalarekin jarraituko da, hesiaren funtzio fonoxurgatzailearen eta energia sortzearen artean oreka aurkitzeko. Fase honetan, halaber, beharrezko simulazioak eta balidazio testak egingo dira, behin betiko eredua diseinatu eta fabrikazioko eta instalazioko hurrengo fasera igaro aurretik.
Proiektu hori Europar Batasunak finantzatzen/kofinantzatzen du, @HorizonEU ikerketa- eta berrikuntza-programaren esparruan.
Datu nabarmenak

Proiektua zenbakitan
Aurrekontua, guztira: 10.000.000 €.
2024ko apiriletik 2028ko ekainera bitartean gauzatuko da.
24 bazkidek/laguntzailek parte hartzen dute; horien artean daude Europako hainbat herrialdetako unibertsitateak, enpresak eta teknologia-zentroak. Horrek ordezkaritza zabala eta diziplina anitzeko lankidetza bermatzen du nazioartean.

Proba pilotuak
Bederatzi proba pilotu egingo dira Europako hainbat eskualdetan, hala nola Belgikan, Frantzian, Montenegron, Estonian eta Espainian.
Proba pilotuen helburua da proiektuan garatzen ari diren soluzio teknologikoak baliozkotzea:
- Konposatu fotovoltaiko arinak.
- Desizozteko teknologia integratua duten teilatuetarako modulu fotovoltaikoak.
- Trenbiderako hesi fotovoltaiko fonoxurgatzailea.
- Kapsulatu antiitsutzaileak eta suaren aurkakoak fatxada aireztatuetarako.
- Argi-zuloan eta errezel-horman inplementatutako kolore-teknikak.

Bazkideak
- Th!Nk E
- Fundación Tecnalia Research & Innovation
- Centre Scientifique Et Technique Du Batiment
- Katholieke Universiteit Leuven
- Vlaamse Instelling Voor Technologisch Onderzoek N.V.
- Institute of Baltic Studies
- Onyx Solar Energy S.L.
- Soltech
- Sunstyle International
- Besa S.A.
- Metalbuild Gmbh
- Bouygues Construction
- Comitato Elettrotecnico Italiano C.E.I.
- Association Europeenne De L'installation Electrique
- Epia Solarpower Europe
- Solar Energy Association of Ukraine
- Glavni Grad Podgorica
- Euskal Trenbide Sarea
Azken aldaketako data:

