• Garraio Geltokia
  • Trena

Zer da euskal Y-a?

"Europa hego-mendebaldeko abiadura handiko trenbide ardatza" (1994ko Esseneko Goi-Bilera) izeneko Lehentasunezko 3. Proiektuaren baitan dago Euskal Y-a eta Europa barruko trenbide sareak Iberiar Penintsulan jarraitzea bermatzen du. 2011ko urrian, Europa Barruko Trenbide Sare berriaren mapa argitaratu zuen Europar Batasuneko Garraio Batzordeak. Dokumentu horretan, Euskal Y-a ATLANTIKOKO IGAROBIDEAN (Lisboa – Estrasburgo) sartzea proposatzen da.

Europar Batasunan zehar pertsonen eta merkantzien komunikazioa errazteko lehentasunezko garraio sare multzoa da Europa Barruko Garraio Sarea (RTE-T edo TEN-T).

2013ko Europa Barruko Garraio Sareen azken definizioan, Eukal Y-a Lisboa-Estrasburgo Atlantikoko Igarobidearen baitan, OINARRIZKO SAREAren baitan, sartu zen. Hortaz, europar proiektu bat da, baina herrialde proiektua ere bada; izan ere, intercity zerbitzu baten bidez euskal hiriburuak lotuko ditu.

Ibilbidea

Euskadiko Trenbide Sare Berria EAEko hiru lurraldeetatik igaroko da. Ibilbidea zehazteko funtzionaltasuna, kalitatea, energiaren aurreztea, jasangarritasuna eta ingurugiroarekiko errespetua hartu dira kontutan. Pertsonen eta merkantzien mugikortasun beharrari erantzungo die erabiliko den lurra ahalik eta gehien optimizatuz.

Trenbide sare berriak izango duen trazatuaren diseinua egitean, orain arte mota honetako azpiegituretan ohikoak ez diren hainbat neurri hartuko dira; ingurugiro-inpaktua gutxituko dute neurriak, adibidez. Horrez gainera, trenbidea Europako neurrien arabera (1.435 mm) eraikiko da eta horrela egindako lehenengoa izango da Euskadin.

Baliabide teknologiko berrienak eta eraikuntza prozesu berritzaileak erabiliko dituzte trenbide sare berri hau eraikitzeko. Esate baterako, abiadura handiko trena erabat "ikusezina" izango da ibilbidearen %60an, tunel azpian joango baita. Guztira, 80 tunel eraikiko dituzte.

Onurak

Soinu eragina

Automobilek baino zarata gutxiago egiten du (abiadura handiko trenak 30 dezibelio igortzen ditu 35 metroko distantziara, eta automobilek, 65, baldintza berberetan).

Jasangarritasuna

Energia kopuru berarekin Euskal Y-ak distantzia berean hegazkin batek baino 9 aldiz pertsona gehiago garraiatuko ditu.

Energiaren aurrezpena

Trenaren energia kontsumoa automobilarena baino 26 aldiz txikiagoa da.

Ilustración ETS accesos capitales beneficios
Intereseko bestelako informazioa

Intereseko bestelako informazioa

Euskal Y-arekin osatu egingo da Frantziarekin eratu beharreko sarea eta, beraz, Europara konektatzea eragozten zigun trenbide zabaleraren arazoa. Baina hegoalderantz konektatzea ere ahalbidetuko digu. Bilbotik goi-ordokirako sarbidea 1863an ireki zen eta Urduñako portutik doan sare zaharkitua izan da orain arte, eta hori baztertu egingo da.

Datu interesgarriak

Luzeera

Euskal Y-aren luzera 172 kilometrokoa da

Lur azpiko tartea

80 tunel izango ditu. Guztira, 104,3 kilometro, hau da, trazatuaren %60,6 lur azpitik joango da.

Azalerako tartea

Eta 71 bide-zubi, 17 kilometro hartuz, hau da, trazatuaren beste %10. Gainerako %29a, hau da, 50,62 trenbide kilometro, baino ez dira lur azaleraren gainetik joango.