Altza - Galtzaraborda Saihesbidea

ets Lugaritz-Easo portada

“Proiektu honek erabat aldatzen du Antxoko fisonomia, egungo biaduktua desagertzearekin batera”, azaldu du Iñaki Arriola Garraio sailburuak.

Altza (Donostiako udalerrian) eta Galtzaraborda (Errenterian) arteko bi kilometroko tartea eraikitzeko obra zibilak 64,1 milioi euroko aurrekontua eta 46 hilabeteko epea ditu. Ondoren, beste 14 hilabete beharko dira instalazioak hornitzeko eta zerbitzu-probak egiteko. Horrela, 2016ko irailean Topoa Herreratik Altzaraino eraman zuen trenbide bikoitzeko trenbide saihesbidea osaturik geratuko da.

Abian jartzearekin batera, Altzan, Pasaian, Galtzarabordan eta Errenterian bizi diren topoaren erabiltzaileek 7,5 minutuz behingo maiztasuna izango dute Donostiara joateko. Gaur egungo maiztasuna 15 minutuz behingoa da.

Onurak

denbora ikonoa

Denborak

Bidaiatzeko denborak hobetuko ditu, maiztasunak handitzeko aukera emango du eta itxaron beharreko denborak murriztuko ditu.

segurtasun ikonoa

Segurtasuna

Altzako zaku hondoa desagerraraziko du eta segurtasuna hobetuko du.

erabilera publikoa ikonoa

Erabilera publikoa

Trenaren hiri-integrazioa hobetzea, Pasai Antxotik igarotzean trazadura lurperatzeari esker. Saihesbidea martxan jarrita, egungo bidezubia kentzea errazten da, eta jendearen erabilerarako espazio berriak sortzen dira.

ets altza - galtzaraborda onurak irudia
ets altza-galtzaraborda informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Gaur egun zaku-hondoa den Altzatik, trazadura berria meategiko tunelean joango da Donostia eta Pasaia arteko muga ezartzen duen Eskalantegi kaleraino. 

Ondoren, ibilbide berriak mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du Pasaia, tunel faltsuan, eta Pasaiako saihesbidearen azpitik eta Topoaren egungo trazaduraren azpitik gurutzatu aurretik, meategi-tunel batean jarraituko du Errenteriako udalerrira iritsi arte. 

Puntu horretan, diseinatutako trazadura Parke kalearen parean aterako da kanpora, orain Topoa igarotzen den ibarrean, Galtzarabordako geltokiaren hasieran egungo trenbidearekin bat egin arte. 

Pasaiako geltokia 

Pasaian lurpeko geltoki bat eraikitzea aurreikusita dago, Gure Zumardia kalearen ondoko plazaren azpian. Sarbidea Eskalantegi kalean egongo da eta igogailua plazan bertan. Larrialdietarako irteera San Markos kalean egongo da. Alboko nasak izango ditu, baina horien eskailerak atari bakar batean amaituko dira, eta bertatik irtengo da kalera. Bi nasak ere igogailu baten bidez konektaturik egongo dira atondoarekin. 

Pasaiako geltokitik igarotzean, Molinao errekastoak eta inguruko eraikinek zehaztuko dute linearen trazadura. Horiek baldintzatu dituzte, baita ere, sarbideen kokapena eta larrialdietako aireztapenak. 

Pasaiako geltokia “cut&cover” (moztu eta estali) metodoaren bidez gauzatuko da. Horretarako, lurrazaletik, terminala hartuko duten zenbait pantaila egiten dira, hidrofresa bidez.

Datu interesgarriak

aurrekontu ikonoa

Aurrekontua

64,1 milioi euro, Garraio Sailak osorik finantzatuak

data ikonoa

Epea

60 hilabete obra zibila, instalazioak eta martxan jartzeko beharrezko probak gauzatzeko

informazio ikonoa

Informazio gehiago

Topogunean (Amarako geltokiko ataria)

Azken aldaketako data: