Zer da EAEko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala (LPS)?
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorraren Sailak sustatua, lurralde-antolamendurako tresna da, eta bere helburua Euskadiko trenbide-sare osoa ezartzeko eta garatzeko jarrerak zehaztea da.
Bere xede nagusia tresna planifikatzaile eta arautzailea izatea da, bere zehaztapenak garatzeko beharrezkoak diren esku-hartze sektorial eta hirigintzakoetarako erreferentzia gisa balioko duena. Plan honek:
- EAEko trenbide-azpiegitura ezartzeko eta garatzeko jarduketak zehaztu eta proposatzen ditu.
- Trenbide-erabilerak eragindako lurzorua antolatzen du.
- Hirigintza-planei lotzen zaie bere zehaztapenekin, jarduketak egiteko beharrezkoak diren lurzoru-erreserbak egitea ahalbidetuz.
- Hirigintza-antolamendu orokorrarekin harmonizatzea eta beste politika sektorial batzuekin koordinatzea bilatzen du.
Zergatik eta zertarako garatzen da LPS hau?
Helburua Euskadiko erronka demografikoei, teknologikoei eta ingurumenekoei erantzungo dien etorkizuneko trenbide-azpiegitura diseinatzea da.
Parte-hartze prozesu hau, Planaren Aurrerapen Dokumentuan oinarritua, funtsezko tresna da Plana erabilgarria, errealista eta adostua izan dadin bermatzeko.
Helburu nagusia
Helburua da Euskal Autonomia Erkidego osoko herritarren, gizarte zibilaren eta sektore profesionalaren kalitatezko informazio garrantzitsua jasotzea, euren ikuspegiak Planaren idazketan txertatzeko.
Helburu espezifikoa
- Informazioa eta gardentasuna: Lurralde Plan Sektoriala egingo dela ezagutzera ematea eta proiektua eta funtsezko mezuak zabaltzeko beharrezkoak diren komunikazio-espazioak diseinatzea.
- Diagnostiko sakona: Planaren diagnostiko-fasea aberastea ahalbidetuko duten gizarte zibilaren eta sektore profesionalaren ekarpenak jasotzea.
- Ikuspegi aditua eta inklusiboa: Mugikortasun-, teknologia- eta ingurumen-erronketan espezializatutako eragileen ikuspegia txertatzea, baita erabiltzaileen eta trenbidean interesa duten kolektiboen ekarpenak ere.
- Ezagutza egituratzea: Jasotako informazioa bahetzea, antolatzea eta egituratzea, Planaren idazketaren terminologiara eta egiturara egokituz.
- Hausnarketa-prozesua: Jasotako ekarpenen balorazioa eta, kasua bada, azken dokumentuan sartzea.
Prozesu hau zorroztasunean eta elkarlanean oinarritzen da, ekarpenak ahalik eta zehatzenak eta Planaren helburura egokienak izan daitezen bermatuz.
Jasotako jarduketa motak.
Planak euskal trenbide-sarearen garapena eta modernizazioa barne hartzen duten jarduera zehazten ditu, funtzionaltasun eta operatibotasun handiagoa, eta kanpoko zein barruko konektibitatearen hobekuntza bilatuz.
- LPS-an aurreikusitako jarduketek, adibide gisa, honako hauek barne har ditzakete:
- Azpiegitura berriak garatzea eta sarea hedatzea hiri-gune nagusiak elkarlotzeko eta kanpoko konektibitaterako.
- Dauden trenbide-sareetan hobekuntzak egitea, trazadura-aldaketen edo -aldaeren ondoriozko trenbide-pasaguneen ezabaketak¹ barne.
- Trenbide-azpiegiturari lotutako jarduketak, hala nola geltoki berriak edo horietarako konexio berriak eraikitzea.
- Hiri-inguruneetan eskaintza handitzeko, maiztasunak nahiz irisgarritasuna hobetzeko eta zerbitzuaren gutxieneko kalitate-atalaseak ezartzeko jarduketak.
- Intermodalitatea eta aireportuekiko konexioa bultzatzeko neurriak.
- Salgaien trenbide-garraioa eta portuekiko zein plataforma logistikoekiko konexio intermodala bultzatzeko neurriak.
Planaren jarduketa nagusiak (xehetasunik gabeko infografia) jasotzen dituen aurkezpena ETS-RFV-ren web-fitxa batean egongo da eskuragarri, LPS-aren lanketa azalduz.
Aurreikusitako topaketetan izena ematea.
Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektorialaren garapena Euskadirako etorkizuneko apustu estrategikoa da. Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorraren sailak parte-hartze fase bat diseinatu du, funtsezko hiru topaketatan egituratua. Horietan, herritarren eta inplikatutako eragileen ekarpenak lagungarri izango dira herrialdeak datozen urteetan beharko duen trenbide-sarea definitzeko.
Topaketak
- Vitoria-Gasteiz: ekainaren 23an, arratsaldeko seiretan, Europa Biltzar Jauregian (Florida aretoa) Gasteiz etorbidea, 85
- Bilbo: Ekainarren 24an, arratsaldeko seiretan, Azkuna Zentroan (Iparragirre aretoan) Arriquibar plaza, 4
- Donostia-San Sebastián: Ekainaren 25ean, arratsaldeko seiretan, Ernest Lluch Kultur Etxean (Taller 3, aretoa) Anoeta Pasealekua, 13
Izen ematea: Hemen
Gutxi gorabehera bi orduko saio dinamikoak izango dira, Planaren diagnostikorako ekarpenak jasotzera bideratuta. Eztabaida eraikitzaile batera gonbidatzen zaitugu, non honako hauek egin ahal izango dituzun:
- Proiektuaren irismena eta bere helburuak ezagutu.
- Eremu geografikoaren araberako lantaldeetan parte hartu.
- Beharrak identifikatu eta Lurraldearen Arloko Planean lekua izango duten proposamenak egituratu.
- Funtsezko ideiak gainerako parte-hartzaileekin gizarteratu.
Partaidetza
Ekarpenen kalitate eta adierazgarritasun handiena bermatzeko, prozesu hau hautatutako eta gonbidatutako eragileekin garatzen da (elkarte sektorialak, gizarte-taldeak, mugikortasunari lotutako taldeak, tokiko erakundeak eta sektore profesionala barne). Eragile horien aukeraketa adierazgarritasun-, aniztasun- eta interes orokorreko irizpideen arabera egin da. Datozen asteetan izen emate prozesua hasiko da.


