5. Linea

ets Lugaritz-Easo portada

“5. Linearekin Bizkaiko pertsona eta herri gehiagori emango zaie zerbitzua eta garraio publikoaren sarea eta baliabide publikoak eraginkorragoak izatea lortuko da" adierazi du Iñaki Arriola Garraio sailburuak.

Bilboko Trenbide Metropolitarraren 5. linearen kostua Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartuko dute euren gain, % 50 bakoitzak. Linea horrek 6,3 kilometro gehituko dizkio metroaren sareari, bost geltoki berrirekin (Sarratu, Aperribai, Bengoetxe, Galdakao eta Usansoloko Ospitalea), eta Busturialdetik eta Durangaldetik datorren Euskotrenen linearekin lotuko da. Usansoloko ospitaleraino joango den azpiegitura horren aurrekontua 360 milioi eurokoa da. Inbertsio horri, ondoren, Euskotrenen linearekiko konexioari dagokion kostua gehitu beharko zaio.

Onurak

denbora ikonoa

Denborak

Tren-zerbitzua hobetzea, 7,5 minutuz behingo maiztasunarekin

segurtasun ikonoa

Segurtasuna

Galdakaoko udalerria Bilboko Trenbide Metropolitarraren Sarean sartzea 

erabilera publikoa ikonoa

Erabilera publikoa

Galdakaoko Ospitalerako sarbide zuzena

ets altza - galtzaraborda onurak irudia
ets altza-galtzaraborda informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Proiektua hiru tartetan dago banatuta, eta laugarren tarte bat gehituko zaio, Euskotrenek Usansolon duen linearekin lotura. Lehenengoa, Sarratu-Aperribai, 1.540 metro da luze eta Matiko-Etxebarri lineako desbideraketa gisa sortu da, aire zabalean Etxebarriko geltokiaren ondoren. 3. linearen jarraipena izango da, eta, beraz, 5. linea ere Euskotrenek operatuko du, eta hark hartuko ditu bere gain eragiketaren gastuak. 

Metro batzuk aurrerago, Sarratuko (Basauri) geltoki intermodala eraikiko da, gainazalean, baina estalita, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren arteko truke-terminal gisa planteatuta. Hortik aurrera, trazadura lurpean joango da osorik. Azpitik gurutzatuko du Ibaizabal ibaia, Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen lekuaren parean. 

Nasa erdian duen Aperribaiko geltokia cut & cover izenez ezagutzen den prozeduraren bidez eraikiko da, hau da, aire zabalean hondeatuko da, pantailak jarriko dira eta berriro estaliko da. 

Aperribai-Galdakao bigarren tartea 2.800 metro da luze, eta Galdakao erdialdean amaitzen da. Ostalaritza eskolaren parean egongo den Bengoetxeko geltokia cut & cover sistemaren bidez hondeatuko da, baina kasu horretan nasak alboetan izango ditu. Ondoren, meategiko tunelak jarraituko du Galdakaoko Agirre plazaraino (Plaza Gorria esaten zaio), eta han geltoki bat eraikiko da haitzuloan, Bilboko metrokoen motakoa. Terminalak bi sarbide-kanoi izango ditu, bata Bernart Etxepare kalean eta bestea Euskadi eta Juan Bautista Uriarte kaleen arteko bidegurutzean. 

Hirugarren tartea, Galdakao-Ospitalea, 1.930 metro da luze, eta tunelean joango da Galdakao-Usansoloko Ospitaleko geltokia baino pixka bat aurreragora arte. Geltoki hori ere haitzulo-motakoa izango da. Terminalak sarbide zuzena izango du osasun-zentrotik, igogailuen bidez. 

Laugarrena Busturialdetik eta Durangaldetik datorren Euskotrenen linearekin lotuko da, Ospitaleko geltoki berritik abiatuta. Gaur egun tarte horren informazio-azterlana idazten ari da.

Datu interesgarriak

Aurrekontua

360 milioi euro, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta.

Epea

48 hilabete 1. eta 2. tarteek eta 54. 3. tarteak

Luzera

6,3 kilometro lurpean, eta bost geltoki guztira

 

Azken aldaketako data: