Txorierriko linea berritzea

ets txorierri portada

Txorierriko lineak 15 minutuz behingo maiztasunak eskaintzen ditu 

Txorierriko geltoki gehienetan egin diren lanak, nasak, 2017ko apiriletik 3. linean eta Txorierrin zirkulatzen duten unitate berrien galiboetara egokitzeko eta kubikuluak eta markesinak berriztatzeko lanak izan dira, lur azpiko trenbide berriak duen irudiarekin parekatzeko. Orain arte, geltokiak desberdinak ziren eta ez zioten diseinu eta funtzionaltasun irizpide berari erantzuten.

Derioko geltokian egin da jarduketa garrantzitsuena, 5,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Euskal Trenbide Sarea euskal trenbide kudeatzaileak handitu egin du bertan dagoen lur azpiko ataria. Horrez gain, egokitu du hiri ingurunetik datorren oinezkoentzako sarbidea, igogailu bat instalatuz, eta baita industrialdetik datorrena ere, nasa erdian duen geltokiaren irisgarritasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko xedez.

Izan ere, Nasaren azalera ere handitu da, zabalera eta luzera gehiago duelarik. Ustiapena hobetzeko, trenaren bikoizketa 500 metro inguru luzatu da. Trenbidean egin den beste esku-hartze garrantzitsu bat, Txorierriko Etorbidearen eta Astintze kalearen arteko oinezkoen trenbide pasagunea kentzea izan da. Horren ordez, arrapalak eta eskailerak edukiko dituen lur azpiko igarobide bat zabaldu da.

Bestalde, Derio eta Zamudio artean, bi kilometro inguru dituen trenbidea berriztatu da. 

Onurak

erabilerraztasuna ikonoa

Zerbitzu hobeagoa

Geltokien homogeneizazioak eta berriztapenak zerbitzu hobea eta erosotasun gehiago eskaintzen die erabiltzaileei.

denbora ikonoa

Maiztasun hobeagoa

3. Linea eta Artxandako tunel berriak zerbitzua ematen hastean maiztasunak hobetu ahal izan dira eta konexio azkarra ezarri da Txorierriren eta hiriburuaren artean.

ok ikonoa

Garraioa

Hobekuntza integralek garraio publiko kalitatezkoa, azkarra eta segurua bilatzen dute, ibilgailu pribatuak erabili behar ez izateko.

ets txorierri onurak irudia
ets txorierri informazioa irudia

Intereseko bestelako informazioa

Geltoki guztietako lanak amaituta daude. 

Datu interesgarriak

aurrekontua irudia

Inbertsio totala

Eusko Jaurlaritzak 11,4 milioi euro inbertitu ditu Txorierriko lineako geltokiak eta trenbidea berriztatzeko

aurrekontua irudia

Trenbidea hobetzea

1,9 milioi Derio-Zamudio tarteko trenbidea hobetzera bideratu dira,

aurrekontua irudia

Geltokiak

Gainerako 9,5 milioiak Txorierriko geltokiak Bilboko Metroaren 3. lineakoekin homogeneizatzeko erabili dira.

Azken aldaketako data: