Loiola eta biaduktuko geltoki berria

ets loiola portada

Loiola Donostiako erdialdetik are eta gertuago egongo da

Donostiako Loiola auzoak Topoaren geltoki modernoa eta enblematikoa, irisgarriagoa eta seguruagoa du 2017tik. Horrez gain, Lugaritz-Easo tartearen eraikuntzarekin, Eason, Zentro-Erdialdean eta Bentaberri-Antiguan egongo diren geltoki berriekin, Loiola Donostiako erdialdetik are eta gertuago egongo da, eta ez da garraio aldaketarik egin beharko Zarautzera edo Eibarrera joateko.

Loiolako biztanleek Donostialdeko gainerako lekuekin daukaten konexioa izateaz gain, geltoki berria, 100 urte baino gehiagoz trenbideak banandu duen auzoa elkartzeko gune bilakatu da.

Geltokiaren eta bide-zubi gaineko trenbide bikoitzeko trazatuaren diseinuak amaiera eman diote zegoen ezpondari, banaketa eragiten zuen ?hesia? desagerraraziz eta Lorategi Hiri gunea auzoaren gainerakoarekin behin betiko lotuz.

Trenbide trazatuak eragiten zuen hirigintza hesia kentzeari esker, 10.000 m2 baino gehiago berreskuratu ahal izan dira erabilera publikorako. Gune berdeak, haur jolasak, bidegorria, bizikletak aparkatzeko guneak? guztia ere herritarren erabilerarako eta gozamenerako.

Onurak

ok ikonoa

Tren zerbitzua

Tren zerbitzua hobetuko da

integrazio ikonoa

Hiri integrazioa

Trenak Loiolan duen hiri integrazioa hobetuko da

erabilera ikonoa

Erabilera publicoa

10.000 metro karratu baino gehiago erabilera publikoko gune berrietan

ets loiola onurak irudia
ets loiola informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak finantzatuko dute 20,9 milioi euroko aurrekontua duen jarduketa. Udalak 1,1 milioi euro jarriko ditu, eta diru hori urbanizazio lanetarako erabiliko da oso-osorik.

Datu interesgarriak

konexio ikonoa

Konexioa

Geltoki berria zuzenean dago La Salle Ikastetxearekin loturik. Horri esker, ikasleak zuzenean joan daitezke Topora, inolako arriskurik gabe.

kohesio ikonoa

Kohesioa

Gehien bat trenbidekoa izan den, eta auzoaren elementu bateratzaile bilakatu den lana. Kohesionatuagoa, Atseginagoa.

lankidetza ikonoa

Kolaborazioa

Erakundeen arteko eta Loiolako auzokideekin izandako elkarlana funtsezkoa izan da proiektua behar bezala garatzeko.

Azken aldaketako data: