Kutsadura akustikoaren kudeaketa
- Zarata-mapak eta zortasun akustikoko eremuak
- Zarataren aurkako Ekintza-plana
- ETSren azpiegiturari esleitutako CNOSSOS parametroak
Zarata-mapak eta zortasun akustikoko eremuak
Jendaurreko informazio-aldia amaituta, eta Garraio Azpiegituren Zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-lineei dagozkien Zarata-mapak eta Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2024ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez Zortasun Akustikoko Eremuak behin betiko onartu ondoren, informazio hori esteka honetan kontsulta daiteke.
Udalerri bat aukeratu:
Zarataren aurkako Ekintza-plana
Jendaurreko informazio-aldia amaituta, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2024ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez behin betiko onartu da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-sarearen zarataren aurkako ekintza-plana.
Balioen esleipena CNOSSOS metodoaren parametroei, trenbideko zirkulazioek ETSren azpiegituretan sortzen duten zarata modelizatzeko
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002/49/EE Zuzentarauaren eta Batzordearen 2020ko abenduaren 21eko 2021/1226 Zuzentarau Delegatuaren arabera zarata ebaluatzeko metodo komunak ezartzen dituen Batzordearen 2015eko maiatzaren 19ko 2015/996 (EB) Zuzentaraua betez, CNOSSOS metodoaren parametroetarako balioak definitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko trenbide-sarean trenbide-zirkulazioek sortzen duten zarata modelizatzeko.
Azken aldaketako data: