Joan edukira
euskadi.eus

Geltoki berriak Zarautzen eta San Pelaion

Geltoki berriaren azpiegituraren ikuspegi panoramikoa
Garraio sailak, ETSren bitartez, eta udalak, Zarautzko geltoki berriaren eraikuntza finantziatu dute, beste behin, erakundeen arteko laguntza ikusaraziz

Euskal Trenbide Sareak tren-azpiegiturak etengabe hobetzeko lanean jarraitzen du. Zarauzko eta San Pelaioko geltoki berriak errealitate bihurtu dira dagoeneko, 12 milioi euro inguruko inbertsioari esker. Horietatik 2,6 milioi Zarauzko Udalak jarri ditu, Zarauzko geltoki berria eraikitzeko bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren ondorioz.

Proiektu horiei esker, trenbide-instalazioak modernizatzeaz gain, trenbideak udalerrian duen hiri-integrazioa hobetu da.

Bestalde, azken aldian nabarmen egin du gora San Pelaioko geralekuko erabiltzaile kopuruak. 2013an 100.029 erabiltzailetik 2019an 331.595 erabiltzailera pasa da, hau da, eskaria hirukoiztu egin da. Zarautz-Donostia tartean, Topoko trenbide saihesbidea martxan jarri ondoren, eskaria igo egingo dela aurreikusten da. Proiektuak trenbide zerbitzuaren kalitatea hobetuko du eta hiri-ingurunean integratzen lagunduko du.

Onurak

Zerbitzua hobetzea

Bi geltokiak dimentsionatu dira, Donostiako topoaren trenbide saihesbidea martxan jartzean eskaria nabarmen handituko delako.

Hiri integrazioa

Zarautzetik igarotzen den trenbide sarearen integrazioa hobetzen du, eta kostaldeko herriaren iparraldearen eta hegoaldearen harremanak estutzeko aukera ematen du.

Zarauzko geltokia
San Pelaio geltokia

Intereseko bestelako informazioa

Zarauzko geltoki berria zubibidean egongo da, eta nasetara arteko altuera, eskailera finkoen eta mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak izango diren igogailuen bitartez gaindituko du. Ahalik eta diafanoena izango den atariko sarbidea, arrapala txiki batetik egingo da, euri-urik sar ez dadin. 

Aurreikusitako bi nasek 80 metroko luzera, 5,90 m-ko zabalera, 2,40 m-ko eskailerak eta 8 lagunentzako igogailua izango dituzte. Atarian, gehienez ere balioztatzeko 12 makina egoteko espazioa aurreikusten da.

Hiri-integrazioari dagokionez, proiektuak geltoki aurreko plaza-parkearen azalera modelatzea planteatzen du, ahalik eta modu naturalenean, egungo lur gaineko zirkulazioak birbideratu eta trenbide azpitik igarotzeko behar den kotara bidera ditzan.

Oinezkoek, ibilbide irisgarrien edo bidegorriaren bitartez, aurrekoaren tamaina bikoiztu eta hegoalderantz hedatuko duen lorategi-plaza berriaz gozatuko dute. 

Trenbidearen azpiko bidegurutzeak ez du azpiko pasabide izatea bilatzen; aitzitik, trenbidea goiko zubibide bihurtzen du. Soluzio hori Gipuzkoako beste toki batzuetan ere ematen da, hala nola Donostiako Epaitegien espazioan, Kalkutako Teresa plazan.

San Pelaioko geltoki berriak 100 metro karratuko ataria du, eta beheko pasabidetik sartu daiteke bertara. Horren zabalera bikoiztu da, 6 metrora pasatuz. Txartelak saltzeko makinetarako, baliogabetzeko makinetarako eta txartelak saltzeko, informazioa emateko eta bezeroaren arretarako erakusleihorako lekua du, eta baita gela teknikoak ere. Bertatik, eskailerak edo igogailua erabiltzen dira dagoeneko.

Nasak, berriz, 80 metroko luzera eta 3,5 metroko zabalera du. 28 metro luzeko markesina bat du.

Datu interesgarriak

Konpromisoa Zarautzekin

2018ko urritik, izen bereko trenbide pasagune historikoa ordezten duen Santa Klarako azpiko pasabidea dago martxan. Jarduketa horrek eta Zarauzko eta San Pelaioko geltoki berrien eraikuntzak berretsi egiten dute ETSk eta Garraio Sailak Zarautzekin duten konpromisoa.

Eskariaren gorakada

San Pelaioko geralekuak erabiltzaile kopurua hirukoiztu egin du azken hamarkadan. 2013: 100.029 – 2019: 331.595

Konexio segurua 

Trenbideen bi aldeetako ibilbideen ikusmen zabalari eta sakontasunari esker, herriaren iparraldearen eta hegoaldearen arteko lotura ona eta segurua bermatzen da.

Azken aldaketako data: