Joan edukira
euskadi.eus

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak 1,9 milioi euro bideratuko ditu Toletxe eta Urruzuno parkea lotuko dituen oinezkoentzako pasabidea eraikitzeko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak 1,9 milioi euroan eta 15 hilabeteko egikaritze-epearekin esleitu du Elgoibarren oinezkoentzako pasabide irisgarri baten eraikuntza, Bilbo-Donostia trenbideak banatzen dituen Urruzuno parkearen eta hirigunearen arteko loturarik ezari konponbidea emateko. 

Altuna y Uría S.A.-Burdin Eraikuntzak S.L. ABEEri esleitutako proiektua Toletxe kalean igogailua eta eskailera dituen pasabidea instalatzean eta Urruzuno parkean sarrera-gune txiki bat egitean datza. 

Pasabideak 3 metroko zabalera izango du Urruzuno aldean, eta 6 metrokoa igogailuarekiko eta eskailerarekiko loturan, bietatik eroso irten ahal izateko. Eskailerak, berriz, 2,5 metroko zabalera izango du. Pasabidea trenbideen gainean zeharka egongo da, 31 metro inguruko argiarekin. 

Urruzuno parkearekiko lotura egungo bidea desbideratuta egingo da, kalistenia praktikatzeko erabiltzen den azalera inguratzen duen kurba leun baten bidez; bidearen eta azalera horren arteko 35 cm-ko desnibela lorategidun malda batekin gaindituko da. Urbanizazioak, gainera, igogailu-dorrearen eta ondoko elkarte gastronomikoaren terrazarako sarbide-eskaileraren arteko espazioan komun autogarbigarri bat jartzea barne hartzen du.