Joan edukira
euskadi.eus

ETSk Irun-Colon geltokiko ataria berritzeko lanak esleitu ditu

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, 133.866,06 eurotan esleitu ditu bidaiari kopuruari dagokionez Topoko hirugarrena den Irun Colon geltokiko ataria berritzeko lanak. 

Hobekuntza proiektuaren zergati nagusia egungo instalazioen neurriak eta banaketa aldatu egin behar direla da, geltokiak erregistratzen dituen bidaiarien joan-etorriak modu egokiagoan xurgatu ahal izateko. 

Aurreikusitako jarduketari esker, atariaren edukiera handitu egingo da, erabiltzaileen zirkulazioa hobetuko da, segurtasuna eta erosotasuna areagotuko dira, eta baliogabetze-makina berriak instalatuko dira, azpiegitura egungo eskaerara egokituz eta zerbitzuaren kalitatea hobetuz. 

Ataria berritzeko eta handitzeko lizitazio honen xede diren lanek hiru hilabeteko epea dute eta jarduketa hauek barne hartzen dituzte: obra zibileko jarduketak, lehendik dauden elementuen eraispena eta desmuntaketa, itxitura eta barne-banaketa berrien egikaritzea, zoladuren berriztapena, barruko eta kanpoko arotzeria, pintura eta jendearentzako arreta-bulegoaren egokitzapena. 

Halaber, argiztapena hobetuko da, eta garraio-tituluak balioztatzeko eta baliogabetzeko sistemak instalatu eta birkokatuko dira, ekipo berriak eramatea, muntatzea eta martxan jartzea barne. 

Irun Colon da gehien erabiltzen den Topoaren hirugarren geltokia. Amarak eta Anoetak bakarrik gainditzen dute. 2025ean, mugako hiriko terminal garrantzitsuenak 2.505.000 baliogabetze erregistratu zituen guztira.