Joan edukira
euskadi.eus

Susana García Chueca: ?Irungo geltoki berria trenbide-iraultza bateko lehen obra baino ez da?

Argitalpen-data: 

Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak Adif-en Irungo geltoki berria erritmo onean aurrera doala egiaztatu du, eta, adierazi duenez, “erakundeen arteko lankidetzaren adibide garbia da trenbide-arloan eta trenaren bidezko hiri-berroneratzearen arloan”. Geltokiak 75 milioi euroko inbertsioa du. 

Sailburuak Irungo alkate Cristina Labordarekin, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkari José Antonio Santanorekin; Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua; Adif-eko presidente Pedro Marcorekin eta Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuorde Miguel Ángel Páezekin batera bisitatu du azpiegitura berria, eta, gogorarazi duenez, “Adif-en sarean eta Euskal Trenbide Sarean egingo diren hobekuntza ugarietako lehenengoa baino ez da”

Ildo horretan, García Chuecak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak geltokia hiriaren gainekoarekin eta Euskotrenen geltoki berriarekin (gaur bisitatutakoaren ondoan) lotuko duen pasabidearen finantzaketaren % 22ko ekarpena egingo duela. Gainera, Mugikortasun Jasangarriaren Saila aurrera doa Irun Kolon geltokia berreraikitzeari, Belaskoeneko geltokia eraberritzeari eta maiztasunak hobetzeko trenbide-trazadura bitan banatzeari buruzko informazio-azterketa idazteko zereginean. Gainera, joan den abenduan, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak protokolo bat sinatu zuen Gobernu zentralarekin eta Irungo Udalarekin, ETSren trenbideak Adif-en trenbide-sarean txertatzeko, "herritarrentzako espazioak irabaztea" ahalbidetuko baitu horrek. 

Gaur egun, Euskotrenek lau geltoki ditu Irunen. Irun Kolon geltokia Gipuzkoa osoko hirugarrena da bidaiari kopuruari dagokionez, Amarako eta Anoetako geltokien atzetik. Urtarriletik uztailera bitarte, bi milioi bidaia baino gehiago erregistratu ziren, eta 2024. urte osoan, berriz, 3,3 milioira iritsi ziren.