Garraio Sailak argi berdea eman dio Bilboko metroaren 4. linea eraikitzeko proiektuaren lizitazioari

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca erakunde publikoaren bitartez, Bilboko trenbide metropolitarraren 4. linearen eta hegoaldekoaren eraikuntza-proiektua idazteko lizitazioa onartu du. 

Kontratuaren oinarrizko aurrekontua 950.000 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 15 hilabetekoa. Kontratuaren xedea, Bilboko hegoaldeari zerbitzua ematen dion metro bateko zabalerako trenbide-plataformaren trazadura-saihesbidea zehaztea da, ingurune hori zerbitzua jasoko duten Errekalde eta Irala eta Bilbo erdialdea gune berriekin lotu ahal izateko. 

Tarte hori ia 3 km da luze, eta hainbat esku-hartze berezi ditu. Horien artean, Errekalden eta Iralan lurpeko bi geltoki berri nabarmentzen dira. Geltoki bakoitzak, eraikuntza-prozesuan erasorako arrapala gisa erabiliko diren ebakuazioko/aireztapeneko bi sarbide eta irteera ditu. 

Lanen irismenaren barruan, besteak beste, alderdi hauek dimentsionatu, definitu eta gauzatu beharko dira: 

  • Basurtu eta Abando inguruetan dagoen trenbide-azpiegiturarekiko loturaren trazaduraren definizioa eta hobekuntza, dauden baldintzak, diseinu funtzionala eta eraikuntza-prozesua kontuan hartuta.
  • Egungo trenbide-azpiegiturarekiko loturen arteko trazaduraren definizioa eta hobekuntza.
  • Hiri-sarbidearen azterketa eta sarbide-kanoiak hobeto kokatzeko alternatibak, zerbitzua jasoko duen biztanleria eta hiri-baldintzatzaileak kontuan hartuta.
  • Errekaldeko eta Iralako geltokietako arkitektura, obra zibila eta instalazioak. Obra berezien hiri-integrazioaren eta geltokien kokapenaren azterketa.
  • Basurtu eta Abando inguruan saihesbidearen lotura ezartzeko behin-behineko eta behin betiko soluzioen definizioa, erabiltzaileari eta hiri-inguruneari ahalik eta kalte gutxien eragiteko, dauden edo aurreikusitako egiturak eta trenbide-ustiapena kontuan hartuta.
  • Sarbideko kanoien, larrialdietarako irteeren, aireztapenaren eta erasoko arrapalen trazaduraren eta dimentsionamenduaren definizioa.
  • Geltokiko haitzuloen eta konexioko haitzuloen definizioa eta dimentsionamendua.
  • Superegitura.
  • Tartearen hiri- eta ingurumen-integrazioa.
  • Tartearen ebakuazio-azterlana, konexioen eta sarearen luzapenaren agertoki berria kontuan hartuta. Geltokien ebakuazio-azterlana eta hura gauzatzeko fasetik edo faseka gauzatzetik eratorritako behin-behineko egoera guztiena. 

Lan horien irismena 2 fasetan banatzen da. Lehenengoan, trazadurarako eta egungo azpiegiturarekiko konexiorako aukerak dituzten hainbat alternatiba planteatuko dira, dauden baldintzatzaileak eta inguruneko geologia-geoteknia kontuan hartuta, hiri-ingurunearen gaineko eragina murrizteko. Lanen bigarren fasean, Eraikuntza Proiektuaren mailan garatuko da egokiena den soluzioa.