Zabalganako tranbia

ets tranvia salburua portada

Vitoria-Gasteizko tranbiak Zabalganara izango duen luzapenak hamaika geraleku izango ditu, faseka eraikiko da eta 120 milioi euroko aurrekontua eta 6 kilometroko luzera izango ditu.

Linea berriak Zabalgana hiriaren erdigunearekin lotuko du, eta baita tranbiaren gainerako lineekin ere, Green Capitaleko, Floridako eta Angulemako geralekuen artean osatuko den trukatze-triangeluan.

Tranbia Zabalganara iristean, trazatua bi adarretan banatuko da, tranbia sistema auzoko biztanle guztiengana hel dadin. Adar bat Mariturrirantz joango da, eta bestea Jundizerantz.

Abiadura Handiko Lineak Vitoria-Gasteiztik igarotzean trenbidea lurperatzeak libre utzitako espazioa tranbiak aprobetxatzeko moduan planteatzen da. Linea, igarobidearen elementu egituratzaile bilakatuko da. Trenbidea lur azpian sartzeko obra egingo ez balitz, tranbiaren trazatua ez litzateke bideragarria izango.

Onurak

icono de conexion

Konexio hobeagoa

Tranbiaren gainerako lineen eta BEAren osagarri izango den, eta tranbia sarea Datoko abiadura handiko geralekuarekin lotuko duen linea bermatzen du.

icono de sostenible

Eremu berria

Interkonexioaren eraginpeko eremu berria sortuko du, hezkuntza, jolas eta gizarte izaera duten zentroak eta ekipamendu bereziak elkarren artean lotuz.

icono de accesible

Elementu egituratzailea

Trenbidea lurperatzeak libre utzitako igarobide berriaren elementu egituratzailea izango da tranbia.

imagen de ets salburua beneficios
imagen de ets salburua informacion


imagen de ets salburua informacion

Intereseko bestelako informazioa

Trazatu berriak Green Capital Plaza zeharkatuko du, José Erbina kalean ekialderantz biratu eta trenbidearen lurperatzeak libre utzitako azaleratik zirkulatzen hasiko da, bi geralekurekin, bata AHTaren geralekuan eta bestea Senda pasealekuaren parean.

Gaztelako Atea gainditzeko, azterlanak bi aukera planteatzen ditu: 1. aukerak biribilgunea gurutzatuko luke, iparraldetik, gainazaletik, Teodoro Dublang Margolaria kaletik Udaletxeraino joateko, eta bertan geraleku bat egongo litzateke; 2. aukerak, berriz, ez luke eraginik izango biribilguneko zirkulazioan, bertan dagoen zubitik igaroko litzateke, eta alde horretatik jarraituko luke Teodoro Dublang Margolaria kalera iritsi arte. Bi alternatibek bat egiten dute kale horretan bertan dagoen Kiroldegiko geralekuan.

Trazatuak Nazio Batuen Etorbidetik jarraituko du, Zabalgana Etorbideko biribilguneraino, eta bertan linea bi adarretan banatuko da.

Mariturriko adarrak hegoalderantz biratuko du Zabalganako Etorbideko erdibitzailetik, eta bertan dago Zabalganako geralekua. Ondoren, trazatuak ekialderantz egingo du, geraleku bat dagoen Giza Eskubideen Etorbiderantz, eta hegoalderantz egiten duen biraraino jarraituko du, Iruña Veleia Etorbidean. Azken leku horretan beste geraleku bat egongo da. Azkenik, Iruña Veleia Etorbidetik ekialderantz egingo du, Sofia Erregina Etorbidera, adarreko azken geralekua, Mariturri, egongo den tokira.

Jundizko adarrak zuzen jarraituko du Nazio Batuen Etorbidetik, Zabalganako Etorbidearen eta Nazio Batuen Etorbidearen arteko biribilgunetik. Zabalgana HLHI ikastetxearen aurrean geraleku bat du, eta beste bat kalearen amaieran, Jundizen. Tranbiaren linearen luzapena bereizitako bi fasetan gauzatuko da: 1. fasea Green Capital-Mariturri tarteari dagokio, 4.800 metro inguruko luzerarekin, eta 2. fasean Jundizko adarra egingo da, 1.200 metro ingurukoa.

Fase biek Green Capitaletik Zabalgana Etorbideraino doan 2.600 metro inguruko tarte komuna hartuko dute. Nazio Batuen Etorbidearen eta Zabalganako Etorbidearen arteko biribilgunean bi adarretan banatuko da, bata 1.200 metro ingurukoa, Jundizeraino, eta bestea 2.200 metrokoa, Mariturriraino.

Datu interesgarriak

icono de tramos

Luzapena

Luzapen berriak hamaika geraleku izango ditu: Green capital, AHT, Senda pasealekua, Udaletxea, Kiroldegia, Zabalgana, Giza Eskubideak, Iruña Veleia, Mariturri; Nazio Batuak eta Jundiz.

icono de conexion

Aurrekontua

1. Alternatibaren oinarrizko aurrekontua 59,2 milioi eurokoa izango litzateke, eta 2. Alternatibari dagokiona, berriz, 58,8koa. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak 61,1 milioi euro bideratuko ditu 14 tranbia unitate, txartelak saltzeko makinak eta makina baliogabetzaileak erostera.

icono de tranvia

Faseak

Lehen faseak 30 hilabeteko oinarrizko egikaritze epea izango du, eta bigarren fasea, berriz, 9 hilabetetan egin ahal izango da, aurreikuspenak betetzen badira.

Azken aldaketako data: