ETSk Euskalitek ematen duen Quality Innovation Award Euskadi 2020 irabazi du

Argitalpen-data: 

Ermuako trenbidearen irudia

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, Euskalitek ematen duen eta 2021eko otsailean Belgraden egingo den nazioarteko fasean lehiatuko den Quality Innovation Award Euskadi 2020 saria eskuratu du.

ETS gailendu da Sektore Publikoaren kategorian, abiadura txikiko trenbideetarako hesi txiki akustiko baten diseinuari esker. Dagoeneko errealitate den proiektu horrek ohiko soluzioen antzeko zarata-murrizketak lortzea ahalbidetzen ditu, zimendatzerik eta obra handirik egin behar gabe, oso inpaktu bisual txikiarekin eta lehiakortasun ekonomiko handiarekin.

Xurgapen akustikoko sistema hori ezartzeak, Bilbo-Donostia linean dagoen Ermuko geltokiaren inguruko kalitate akustikoa nabarmen hobetzea lortu du. Sistema berri hori gauez instalatu zen, trenbideko zirkulazioari eragin barik, eta bizilagunei eragindako eragozpenak murriztuz.

ETSk, beste kategoria batzuetan saria irabazi duten beste zazpi euskal erakundeekin batera, datorren abenduan egingo den Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Galan jasoko du diploma, kudeaketaren eta berrikuntzaren sustapenaren aintzatespen gisa.

Hemendik aurrera, 8 irabazleak nazioarteko Quality Innovation Award saria lortzeko lehiatuko dira, lehiaketan parte hartuko duten gainerako herrialdeetako 500 erakunderekin batera.

2018an ere jaso zuen sari hori ETSk, ikuspen artifizial adimenduneko begiCROSSING sistema aurkeztu zuenean. Sistema hori ikusmen eta adimen artifizialeko teknologien erabileran oinarritzen da. Teknologia horiek trenbide pasaguneetako gorabeherak garaiz detektatzea errazten dute, pasaguneko oztopoek edo trenbide-pasaguneko azpiegituraren beraren segurtasun-elementuren batek huts eginez gero.

EUSKALITek, 2015etik, lehiaketa honetan parte hartzen duten erakundeen eta herrialdeen lehiakortasuna handitzen lagundu nahi du. Lehiaketak bi fase ditu: bata, tokikoa, eta bestea, nazioartekoa. Tokiko fasean, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuko Ebaluazio Klubeko pertsona-talde batek eta UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak identifikatutako berrikuntzako adituek 35 hautagaitza ebaluatu dituzte. Azkenik, EUSKALIT eta Innobasqueko Patronatuko erakundeetako ordezkariek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu euskal faseko hautagai irabazleak.