Joan edukira
euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailak esperientziak trukatu eta trenbide-instalazioak bisitatuko ditu Eslovenian

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Saileko ordezkaritza batek Eslovenia eta Austriako hainbat hiritan barrena bidaia hasiko du asteazken honetan, beste herrialde batzuetan garraio publikoarekin erlazionatuta egindako ekimen berritzaileak bertatik bertara ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko xedez. Topaketa mugaz gaindiko mugikortasun jasangarria sustatzeko Crosusmob proiektu europarraren parte da. Bertan, Euskadik Euskal Trenbide Sarearen bidez bazkide nagusi gisa hartzen du parte Europako beste bost herrialdetako erakundeekin batera. 

Miguel Ángel Páez Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea buru den euskal ordezkaritza Loly de Juan Garraio Azpiegituretako zuzendariarekin eta Sara Barreal Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiako zuzendariarekin osatuko da. Goizean, mugaz gaindiko eskualdeko garraioko beste administrazio batzuetako arduradunekin eta teknikariekin hartuko dute parte sektore anitzeko bileretan. 

Arratsaldean, Esloveniako hiriburutik Austriako Villach hirira joango dira autobusez, herrialde desberdinetakoak diren bi hiri lotzen dituen trenean itzultzeko. Tokian bertan egingo diren bisita horiek mugaz gaindiko garraioa egiteko administrazioek gainditu behar izan dituzten arazoak eta soluzioak azaltzeko eta kontrastatzeko eta sor daitezkeen eragozpen teknikoak eta txartelen bateratzea azaltzeko balioko dute.