Antonio López, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusi berria

Argitalpen-data: 

Joan den ostiralean Bilbon Bildu zen Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluak Antonio López Palenzuela izendatu zuen erakunde publikoaren zuzendari nagusi, Ernesto Martínez de Cabredoren ordez. Almerian 1960an jaioa, López ETSko Eraikuntza zuzendari izan da 2017tik, eta sail horretako zuzendariorde 2012tik. 2007an sartu zen erakunde publikoan obra-zuzendari gisa.

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria. Antonio Lópezek zuzenduko ditu legegintzaldi honetan Susana García Chueca sailburua buru duen Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko Sailaren esku dagoen euskal trenbide-administratzailearen proiektuak eta obrak.

Aurretik, ETSko zuzendari nagusi berriak jarduera luzea izan du sektore pribatuan, hainbat erkidegotan eraikuntzan eta obra publikoan batez ere, 1997an Euskadira etorri zen arte.