Garraio Sailak Eibarren dagoen Unibertsitateko geltokiko nasak eta eskailerak berrituko ditu

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Eibarren dagoen Bilbo-Donostia trenbideko Unibertsitateko geltokiko nasak eta bertara sartzeko eskailerak berritzeko lanak egingo ditu udazkenean

Euskal trenbide kudeatzailearen kontratazio-mahaiak argi berdea eman dio 115.000 euroko oinarrizko aurrekontua (BEZik gabe) eta 90 eguneko egikaritze-epea izango dituen proiektuaren lizitazioari

Aurreikusitako eraberritzearen eta egokitzearen arrazoia nasetako zoladura osatzen duten lauzak hondatuta daudela da, baina horrez gain, Euskotrenen EMU-900 eta 950 unitateen plataformara sartzeko kotan jarri behar direla, indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betetzeko. Nasetako kota aldatzen bada, eskaileretan ere doikuntzak egin behar dira, altuera berrira egokitzeko.

Funtsean, lan hauek egingo dira: nasak eta Donostiako norantzako nasara sartzeko eskailera eraistea eta altxatzea; salmenta-makina eta komunikazio-racka dagoen txabolaren egitura nasaren neurri berrietara egokitzea; nasak eta eskailerak zolatzea, eta Donostiako norantzako nasako gelditze-lerroak eta hormak margotzea.