ETSk ostegun honetan, hilaren 18n, irekiko du Durangoko geltokirako sarrera nagusia

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, datorren ostegunean, hilaren 18an, jarriko du zerbitzuan Durangoko tren geltokirako sarbide nagusia. Sarrera eta irteera berriak, Ezkurdi plazako epaitegien aurrean dagoen eta datorren astelehenean, hilaren 22an, behin betiko itxi arte zabalik egongo den gaur egungoa ordezkatuko du. Sarbide hori zirkunstantzia berezietan baino ez da erabiliko, jende asko erakartzen duten ekitaldietan, besteak beste, eta Euskotren operadoreak aldez aurretik eskatuta.

Oinezkoentzako hormigoizko eskailera bat eta eskailera mekaniko bat eraiki dira. Sarbide berria eraikinaren ekialdean dago, hau da, geltoki zaharra zegoen lekuan. Jarduketan, estali gabe zeuden behin betiko sarbidearen inguruko bi gune estali dira, jendea banatzeko gunea eta galeria, hain zuzen ere. Txapaz xaflatutako altzairuzko metalezko egitura berria egiteko, geltokiko estalduraren pieza batzuk desmuntatu behar izan dira aldez aurretik.

Lanek 1,2 milioi eurotik gorako inbertsioa izan dute eta urtebete baino gehiago iraun dute. Obrek, euri-uren saneamendurako instalazioak, instalazioak suteen aurka egokitzea eta instalazio elektrikoak argiztapenerako eta eskailera mekanikorako hornitzea barne hartu dituzte.