1.200 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Bilboko metroaren 4. lineari buruzko partaidetza prozesuan

Argitalpen-data: 

1.200 pertsona inguruk hartu dute parte Bilboko metroaren 4. lineako herritarren partaidetza-prozesuan. Prozesu hori otsaila eta apirila bitartean egin da, eta ekarpen nagusiak TXOSTEN (PDF, 15 MB) (leiho berri batean irekitzen da)honetan agertzen dira.

Guztira 131 pertsonak parte hartu dute martxoan Alonsotegi-Kastrexana, Zorrotza, Basurtu, Errekalde, Irala eta Abandon bizi diren herritarrekin egindako sei bilera telematikoetan. Topaketa horietan parte hartu zuten pertsonen 198 ekarpen jaso dira. Gainera, 995 pertsonak erantzun diote galdetegiari webgunean edo paperean, barrutietako zentroetan.

Otsailaren 19tik apirilaren 12ra arte egon da zabalik parte-hartzea, ezarritako kanalen bidez, Bilbo hegoaldeko eta Alonsotegiko auzoetako garraio publikoa hobetu beharko duten konponbideak zehazteko, hirigunean eta hirigunerantz eta lurraldeko gainerako lekuetarantz dagoen garraio-azpiegitura multzoarekin duten loturari dagokionez.

Azterlanaren lehen fasean, garraio publikoko moduetarako alternatibak eskaini dira, eta baita lehendik dagoen azpiegiturari, trazadurari eta loturari, dagokionez, dauden aukerak ere. Alternatibetako bat FEVEren linea erabiltzea da, “people mover” (funikular erako) sistemen bidez Errekalde eta Irala erdialdeekin konektatuz. Beste aukerak linea horren trazaduraren saihesbide bat proposatzen du, bi geltoki berri eginez Errekaldeko eta Iralako hiriguneetan.

Herritarrek egindako ekarpenak gai hauei buruzkoak dira: Kastrexanako eta Santa Agedako geltokiak 4. linean sartzea, Basurtuko goialdeetako eta inguruetako linearako sarbideak hobetzea, Basurtuko geltokia Bilbo Intermodalarekin lotzea eta Errekalde Plazako fosteritoa beste leku batean jartzea, besteak beste.

Webguneko galdetegitik edo inprimakitik ateratako erantzunei dagokienez, parte hartu duten pertsona gehienek uste dute interesgarriagoa litzatekeela Iralan eta Errekalden lurpeko geltoki berriak egitea; euren ustez, 4. linearen etorrerak hiri-berroneratzea bultza dezake euren auzoetan, eta sare ekonomikoa eta soziala suspertzeko balio izango du, eta, aldi berean, hobetu egingo du geltokien inguruko segurtasun-pertzepzioa.

Modu berean, modu positiboan baloratu dute Bilboko erdigunearekin eta Bizkaiko gainerako lekuekin eskaintzen duen lotura, eta ingurumenaren ikuspegitik ere positibotzat jo dute, Bilbo eta Balmaseda lotzen dituen FEVEren linea oinarritzat hartzea.