Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren ondorioen Jardunaldia

Argitalpen-data: 

Jardunaldiaren irudia

Datorren martxoaren 11n, 15:30ean, Bilboko Plaza Bizkaia Eraikineko Atrium Aretoan, soluzio berritzaileen bilaketari buruzko “Ezponden eta material mugikorraren sentsorizazioa  Euskal Trenbide Sareak (ETS) kudeatzen eta Euskotrenek operatzen duen Trenbide Sarean” ekimenaren barruan Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren ondorioen Jardunaldia egingo da.

Partaideek egindako ekarpenak aztertu ondoren, fase horretako emaitza eta ondorio nagusiei eta ETSn gauzatuko den Berrikuntzaren Erosketa Publiko estrategiari buruzko informazioa eman nahi zaio merkatuari.

Emaitzek, etorkizuneko lizitazioak denbora esparruan eta aurreikusitako irismenekin diseinatzeko eta planifikatzeko aukera emango diote ETSri. Halaber, saioaren amaieran networking gune bat egongo da bertaratuen esku, euren arteko elkarrekintza errazteko xedez, Berrikuntzaren Erosketa Publikoko etorkizuneko lizitazioei begira.

Jardunaldia, kontsultan parte hartu duten erakunde guztiei dago zuzenduta, eta baita parte hartu ez duten arren, ezponden kontrolean, material mugikorraren sentsorizazioan eta ondorengo datuen tratamenduan esperientzia funtzionala eta teknikoa dutenei ere.

Jardunaldi horretarako izen ematea DOAKOA da, esteka honen bitartez:   https://forms.gle/Lke8okDyLrcDp4Qy5

EKITALDIAREN AGENDA 

15:15 - 15:30. Bertaratuen erregistroa eta dokumentazioaren banaketa

15:30 - 15:40. Jardunaldirako ongi etorri instituzionala

- Estíbaliz Hernáez Laviña andrea, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordea

15:40 - 15:50. Berrikuntzaren Erosketa Publiko estrategia  ETSn eta Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren partaidetzaren emaitzak

- Aitor Garitano jauna, Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vascako (ETS) Zuzendari Nagusia

15:50 - 16:00. Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren ondorio teknikoak

- Josu Rodríguez jauna, ETSko teknikari aditua
- Javier Astarloa jauna, ETSko teknikari aditua

16:00 - 16:30. Hurrengo pausoak eta zalantzen ebazpena

- Manuel Varela jauna, Sektore Publikoko Zuzendari Nagusia SILOn eta COTEC Aditua Berrikuntzaren Erosketa Publikoan

16:30 - 17:00. Networking Kafea