Hogei erakunde inguruk, euskal trenbide sarean ezpondak erortzea saihesteko soluzio berritzaileak bilatzen dituzte

Argitalpen-data: 

Estibaliz Hernáez, sailburuordea, eta Aitor Garitano, ETS zuzendari nagusia jardunaldiaren hasieran

Hogei erakunde inguruk hartu dute parte “Ezponden eta material mugikorraren sentsorizazioa Euskal Trenbide Sareak (ETS) kudeatzen eta Euskotrenek operatzen duen Trenbide Sarean” ekimenaren barruan Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultan. Horien artean nabarmentzekoak dira jarduerako hainbat sektoretako enpresa multinazionalak eta Euskadiko unibertsitateak eta I+G zentro teknologikoak.

Jasotako proposamen berritzaileek merkatuaren gaitasunak ebaluatzeko eta berrikuntza dakarten eta Berrikuntzaren Erosketa Publikoko lizitazioen bitartez lor daitezkeen espezifikazio funtzionalak definitzeko balio izan dute.

Merkatuarekin izandako eta etorkizuneko kontratazio-prozeduratik eratorritako ziurgabetasun handiak argitzeko ezinbestekoa den elkarrizketaren emaitza horiek, gaur arratsaldean eman dira ezagutzera SPRIk (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Bilbon duen egoitzan egindako ondorioen jardunaldian.

Jardunaldia Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak eta Aitor Garitano Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiak inauguratu dute, eta azken horrek ETSren Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren Estrategian eta Merkatuari egindako Aurretiazko Kontsultaren partaidetzaren emaitzetan jarri du arreta. Ondoren, erakunde publikoko teknikariek elkarrizketaren ondorio teknikoei buruz hitz egin dute eta Adrian Balfagon SILOko gerenteak prozesuaren hurrengo pausoak zehaztu ditu. Jardunaldia amaitzean, networking bat egin da, eta bertan parte hartu duten 20 erakundek baino gehiagok elkarri eragiteko eta aliantzak sortzeko aukera izan dute, etorkizuneko lizitazio-prozesuei begira.

Ildo horretan, ETSk Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesuen alde egingo du berriro, ETEek, ekintzaileek, enpresa handiek eta zentro teknologikoek, besteak beste, sektore publikoaren beraren beharrak asetzeko apustu teknologiko berritzaileak egin ditzaten.