Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen eraikuntza proiektua lizitaziora atera da

Argitalpen-data: 

Tartearen hasieraren bista orokorra

Euskal Trenbide Sareko Kontratazio Mahaiak lizitaziora atera du gaur Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen 1. faseko eraikuntza proiektua. 12 kilometro luze den trazatuak Bilboko Portua eta abiadura handiko sarea lotuko ditu.

5,5 milioi euroko aurrekontuarekin lizitaziora atera den eraikuntza proiektua 4 lotetan banatu da, lote bakoitzeko esleipendunek bat egin ez dezaten, proiektuaren garapenean ahalik eta ingeniaritza enpresa onenekin lan egin ahal izateko.

Saihesbideak, dagoeneko eginda dagoen Seranteseko tunela Olabeagan dagoen lur azpiko trenbidearekin lotu beharko du, bere luzeraren parte handi batean mea tunelean joango den trazatuaren bitartez, Ezkerraldeko udalerrietako (Ortuella, Trapaga eta Barakaldo) biztanleria biltzen den guneak inguratuz.