Euskadiko garraio publikoa fase berri batera, normaltasunera, daraman bidea egiteko prestatzen ari da

Argitalpen-data: 

Aiz Sailburuordea, DYA eta Gurutze Gorriaren bolondresekin Bilboko Zazpikaleko geltokiaren ondoan

Maiatzaren 11n arintze prozesuaren 1. fasea izenekoa hasiko da, alarma egoera eta osasun larrialdia amaitu ondorengo normaltasunera itzultzen joateko. Trantsizio epealdi berri horretan, zenbait jarduera berriro aktibatuko dira, ekonomia, merkataritza, zerbitzu publikoak eta pribatuak eta hezkuntza edo kultura jarduerak, besteak beste.

Jarduera horiek guztiak berriro aktibatzearen ondorioz, une honetan baino mugikortasun handiagoa izango dugu, eta garraio publikoaren eskaintza egoera berri horretara egokitu beharko da.

Euskadin, orokorrean, alarma aurreko lan egun batean (martxoaren 10ean), 758.719 pertsona garraiatu ziren, eta aste honetan, 0 fasean sartuta jadanik, kopuru hori 137.623koa izan da. Zifra horrek, aurreko astearekin alderatuz egon den %35eko hazkunde garrantzitsua jasotzen du. Igoera homogeneoa da, eta garraio modu guztietan eman da. Beraz, datorren astean garraio publiko eskaerak beste igoera bat izango duela aurreikusi daiteke. Igoera horri erantzuteko, COVID-19ari aurre egiteko osasun agintariek ezarri dituzten neurri guztiak beteko dira:

 

  • Garraio publikora sartzeko eta bidaiatzeko, ezinbestekoa eta aitzakiarik gabea izango da erabiltzaileek beraien maskara eramatea.

 

  • Beharrezkoa izango da garraio publikoaren erabiltzaileek, euren artean ahalik eta distantzia handiena gordetzea, geltokietan, autobus geralekuetan, nasetan eta tren, tranbia eta autobus barruan. 

 

  1. fase berri horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak 500.000 maskara banatuko ditu autonomia eta toki titulartasuneko tren eta hiri barruko eta hiri arteko autobus garraio moduen artean.

Garraio operadore publiko bakoitzak, erabiltzaile kopuruarekin eta zerbitzuen hedapenarekin proportziozkoa izango den maskara kopurua jasoko du. Operadore bakoitzak egingo du banaketa, bere ezaugarriak eta berezitasunak kontuan izanda.

Maskaren banaketaren helburua, garraio publikoan maskaren ezinbesteko erabilerari laguntzea da, baina ez da ahaztu behar maskararen ezinbesteko erabileraren erantzukizuna erabiltzaile bakoitzarena dela.

Azken jardunaldietan egin diren banaketa orokorren aurrean, kasu honetan, banaketa, garraio publikoa hartu behar duten, eta eurak nahi gabe (beraien maskara egoera txarrean dagoelako, bat eskuratzea ezinezkoa izan zaielako edo justifikatutako beste arrazoi batengatik), une horretan dagokien maskara ez duten pertsonei baino ez zaie emango.

Herritarren Arretarako Bulegoetan (H.A.B.-O.A.C.), maskarak banatuko zaizkie indarrean dagoen garraio titulua, BAT, BARIK edo MUGI txartela, duten erabiltzaileei.

 

Ausazko tenperatura kontrolak

 

Zenbait jardunalditan probak egin eta gero, datorren astean hasiko dira tenperatura hartzeko ausazko eta disuasiozko kontrolak, herritarrak kontzientziatzeko xedez. Kontrol horiek ez dira puntu jakinetan egingo, ekipo mugikorrak erabiliz egingo dira, garraio publikoko zenbait sarbidetan.

Gurutze Gorria Araban eta DYA Bizkaian eta Gipuzkoan, arduratuko dira tenperatura neurketak egiteaz, tren geltokietan (Metro Bilbao eta Euskotren) eta Vitoria-Gasteizko, Bilboko eta Donostiako autobusen geltoki intermodaletan. 37ºC baino tenperatura altuagoa izanez gero, osasun ekipoen arreta jasoko dute.

Amaitzeko, eskuetarako gel higienizagarriaren banagailuak ari dira instalatzen hesi bidezko bidaiarien kontrola duten sarbide erregulatuko geltokietan. Banagailuak geltoki barruan, atarietan edo nasetan daude.