Covid 19: Topoak Ficoba-Irunera arte bakarrik emango du zerbitzua

Argitalpen-data: 

Gaurtik aurrera, martxoak 18 asteazkena, Topoak, Euskotrenek ematen duen tren zerbitzuak, Irungo geltokiraino soilik emango du zerbitzua. COVID 19ren hedapena mugatzeko hartutako neurrien ondorioz, trenbide-muga 15:00etatik aurrera itxita dago, eta hala jarraituko du beste abisu bat eman arte.

Hendaiako geltokian jatorria eta helmuga duten tren guztiak hemendik aurrera Irungo Ficoba geralekuraino iritsiko dira. Lasarte Oria - Donostia/San Sebastián – Hendaia lineako korridore horretan bizi diren herritarrei egunero eskaintzen gainerako zerbitzuak %100 mantentzen dira.