Xedea eta ikuskera

ets xedea eta ikuskera

ETSk erreferentziazko eragilea izan nahi du trenbide azpiegituren garapenean eta kudeaketan

Xedea

Kalitate, segurtasun, ekonomia eraginkortasun eta jasangarritasun irizpideetan oinarritutako euskal trenbide sistemaren garapena; EAEren eta gizarte osoaren garapenari lagunduko diona, mugikortasun beharrei erantzungo dien eta Euskadiren ekonomia eta gizarte mailako garapena sustatuko duen trenbide sarearen mantentze, hobekuntza eta garapen lanen bitartez.

Hori guztia, eraginkortasunean eta baliabideen (gizakiei dagozkienak, finantzazko...) optimizazioan oinarritutako antolakuntzaren eta lanerako prozeduren bitartez, azpiegituren eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatean eta segurtasunean oinarritutako antolakuntza kulturarekin.

Ikuspegia

ETSren ikuspegiak bilatzen den etorkizuneko posizionamendua zehaztu beharko du, hori lortzeko beharrezkoak diren garapena, estrategiak eta eragiketak bideratzeaz gain.

Laburbilduz, ETSk erreferentziazko eragilea izan nahi du trenbide azpiegituren garapenean eta kudeaketan; "ETS" marka zerbitzuaren kalitate berme sinonimo gisa barneratua izatea; eta ETSk aurrera eramandako jarduerak lidergo teknologikoaren erreferentzia izatea.

Azken aldaketako data: