Vitoria-Gazteizko hego tranbia

ets tranvia vitoria ampliacion sur portada

Tranbiaren trazatua hegoalderantz luzatzearen ondorioz, trazatuak 1,4 kilometro gehiago izango ditu.

Tranbiaren trazatua hegoalderantz luzatzearen ondorioz, trazatuak 1,4 kilometro gehiago izango ditu, gaur egungo 8 kilometroei gehituz. Trazatua diseinatzeko orduan, Floridako geralekuan abiatuta etorkizunean linea Salburuarantz luzatzeko aukerak izan dira kontuan. Izan ere, jarduketa horretan, Salburuako norabidea izango duen maniobratarako ?mahuka-trenbidea? ere jaso da.

Luzapenaren abiapuntua, gaur egun Angulemako geltokian dagoen ustiapen linearen amaierako sarearekin bat egiteak markatzen du. Bertatik, egungo galtzadari jarraituz, Florida kaletik luzatuko da, ezkerrerantz egingo den biraketa leunaren bitartez. Ondoren eskuinerantz hartuko du eta Adifen trenbide ezponda gurutzatuko du, horretarako zabaldu egin behar izango den Las Trianas zubitik. Hortik Castro Urdiales kaletik jarraituko du, eta ondoren Nieves Cano kaletik, Martínez de Aragon kalean amaituko da.

Onurak

zabalketa ikonoa

Baimenduko du

HEGOALDEKO luzapena laburra da, baina Lakuatik edo Abetxukotik unibertsitatera joateko aukera emango duen lotura eratzen du. Horrez gain, tranbiaren eta BEA-BEIren arteko trukaketarako puntua izango da.

iraunkortasun ikonoa

Jasangarria

Tranbia batek hiru autobusek eta 130 ibilgailu partikularrek adina pertsona garraiatzeko ahalmena du, ibilgailuak baino 15 bider energia gutxiago kontsumituz eta CO2 zero emisiorekin.

irisgarri ikonoa

Irisgarria

Nasetarako sarbidea zuzenean kaleko mailatik edo arrapalen bitartez. Geltokiek eserlekuak, babeserako markesinak eta makina automatikoak dituzte.

ets gazteizko tranbiaren hego zabalketa onurak irudia
ets gazteizko tranbiaren hego zabalketa informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

2017ko azaroan, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak osatutako tranbiaren jarraipenerako batzordeak eraikuntza proiektuaren aldaketa baimendu zuen.

Herritarren sentsibilitateari erantzunez erabakitako aldaketen artean, aurreikusitako lau geralekuetatik bat kentzea azpimarratu behar da: Intermodal-Trianas. Horrela, Las Trianaseko zubia hiru metro baino ez da handitu behar izango. Halaber, Nieves Cano kaleko trazatuaren 375 metro linealak trenbide bakarrekoak izango dira, hasierako planean trenbide bikoitza aurreikusi bazen ere.

Datu interesgarriak

tarte ikonoa

Tarteak

Tarte berriak hiru geraleku izango ditu: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea.

konexio ikonoa

Konexioa

Vitoria-Gasteizko mugikortasun integraleko planaren fase estrategikoa da, tranbia BEA-BEIrekin (Bus Elektriko Adimentsua) lotzeko aukera emango baitu, hiriaren eraztuna osatuz, Iparralde-Hegoalde lotura erraztuz.

tranbiako ikonoa

Erabiltzaileak

Vitoria-Gasteizko tranbiak erabilera eta balorazio marka guztiak gainditu ditu: 8 milioi erabiltzaile 2017an.

Azken aldaketako data: