ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2013/09/25

ETS-k doako wifi konexioa eskaintzen du Bilbo-Donostia eta Lasarte Oria-Hendaia lineetako 13 geltokitan

Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen erakunde publikoak, doako wifi konexioa eskaintzen du, Bilbo-Donostia eta Lasarte Oria-Hendaia trenbide lineetako 13 geltokitan.

ETS-k bultzatutako ekimena da, eta 32.900 euroko kostua izan du. Konexio zerbitzu berri hori sartuz, ETS-k, Euskadiko trenbide kudeatzaileak, bere bezeroei eskainitako arreta eta informazioa hobetzera bideratutako komunikazio sistema adimentsuak eta berritzaileak bultzatzeko helburuarekin jarraitzen du.

EuskoTren operadorearen erabiltzaileak wifi sistemak eskaintzen dituen abantaila guztiez baliatu ahal izango dira Zazpi Kaleetako, Atxuri-Bilboko, Durangoko, Ermuko, Ardantza-Eibarko, Zarautzeko, Lasarte-Oriako, Amarako, Intxaurrondoko, Herrerako, Galtzarabordako, Errenteriako eta Irun-Coloneko geltokietan.

Proiektu hau Gowex-ek, WiFi Hiri Adimentsuak (Wireless Smart Cities®), eta Smart Transport izenekoak sortzen lider den konpainiak, garatu du.

Konexio zerbitzua eskuratzeko, interesaturik dauden pertsonek “GOWEXWiFi” sarea aukeratu beharko dute beraien gailu mugikor adimentsuetan (smartphoneetan, tabletetan, ordenagailu eramangarrietan, etab.) eta edozein nabigatzaile ireki. Nabigatzaileak balioztapen atari batera eramango ditu, eta bertan erregistratu beharko dira. Erregistratu ondoren, era librean eta erabat dohainik nabigatu ahal izango dute, 512 kbp-ko abiaduran.

Osagarri gisa, erabiltzaileek, 3 Mb arteko abiaduran nabigatzeko aukera emango dien Premium tarifa kontratatzeko aukera izango dute. Edozein arazo konpontzeko, bidaiariak GOWEX-en Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin jarri ahal izango dira harremanetan, 900 159 357 doako telefono zenbakiaren edo cau@gowex.com helbide elektronikoaren bitartez

 

 

Euskadi, auzolana