ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/02/20

Aizek berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak Donostialdeko Metroaren garapenarekin duen konpromisoa

Antonio Aizek, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak, berretsi egin du gaur Donostian, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duen Jaurlaritzak konpromiso sendoa duela Donostialdeko eta Gipuzkoako trenbide azpiegituren hobekuntzarekin, eta Herrera-Altza zati berria eraikitzeko lanen aurrerapen garrantzitsua jarri du horren adibide gisa.

Aizek, ETS kudeatzailearen eta EuskoTren operadorearen arduradunekin batera, jada hondeatuta dauden tunel berriaren 600 metroak egin ditu oinez, eta Donostiako Altza auzoko etorkizuneko geltokia jasoko duen haitzuloaren egoera egiaztatu du. Horrela, Aizek adierazi du, duela hamar egun gertatu zela Santa Barbarako (geltokiak izango dituen bi sarbideetako bat) kanoiaren kalea edo bat egitea, eta bi hilabete barru, gutxi gorabehera, egingo dela Altzako anbulatorioaren ingurura emango duen kanoiaren kalea edo bat egitea.

“Erritmo onean ari gara lanean; harkaitzaren kalitateak lana nolabait erraztu digu. Ehuneko 70 hondeatuta dago, eta haitzuloaren hondeaketa eta aurrerapeneko euspen lan guztiak egin ditugu, eta baita destrozaren edo behealdearen hondeaketa eta euspen lanen ehuneko 60 ere”, azaldu du.

“Obren martxa onari, horiek behar bezala aurrera eramateko ditugun aurrekontu bermeak gehitu behar zaizkio. Hori dela eta, denak aurreikusi bezala jarraitzen badu, arrazoizkoa da pentsatzea, ezer gertatzen ez bada, zati hori 2016ko bigarren seihilekoan martxan jartzeko moduan egongo garela”, ziurtatu du.

Topoa edo Donostialdeko metroa Altza-Herrera inguruan hobetzeko lanak, duela urte batzuk Eusko Jaurlaritzak Loiola-Herrera, Fanderia-Oiartzun eta Lasarte-Añorga-Errekalde zatietan hasitako lanen beste pauso bat dira.

Izan ere, Loiola-Herrera zatia azken burutzapen faseetako batean dago, trenbide bikoitza eta tarteko euskarririk gabeko zubi berria jarriz. Lan horri esker, inguruan uholdeak egoteko arriskua murriztu egingo da.

Aurreikuspenen arabera, hilaren amaierarako bukatuko dira metalezko egituraren muntaketa lanak. Ondoren obra zibileko lanak hasiko dira, hormigoia botatzea, trenbidea muntatzea, azpiegiturak eta instalazioak.

Horrez gain, gaur egun, Altza-Pasai Antxo-Galtzaraborda eraikuntza proiektuaren idazketa lanak ari dira egiten azterlan mailan. Zati horren barruan geltoki berriak aurreikusten dira Pasaian eta Galtzarabordan. Horrez gain, Loiolako geltoki berriaren informazio azterlana ari da idazten, eta lur azpiko igarobideak Donostia erdialdetik izango duen trazatua definitzeko lanak ere ari dira egiten, une honetan Amarako geltokiak betetzen duen zaku-hondo izaera hori baztertzeko eta, halaber, unibertsitate eta Bentaberri inguruari zerbitzua eman ahal izateko.

Herrera / Altza zatia

Herrera-Altza zatiak, lur azpitik joango diren 1.040 metro ditu. Trenbide saihesbidearen hasiera, egungo Herrerako geltokiaren luzapen zuzena izango da. Ondoren kurba egingo du eskuinerantz, N-1 errepidea izandakoaren eta Adif-eko trenbideen azpitik igaroz. Horren ostean beste kurba bat ezkerrera, Felix Iranzo pasealekuaren azpiko zuzengunean amaitzeko. Puntu horretan egongo da 50 metro inguruko sakoneran eraikiko den geltoki berria. Bi atari eta sarbideko bi kanoi izango ditu. Kainoi horiek Larratxoko pasealekuan eta Santa Barbaran egongo dira

Geltokiak alboetan izango ditu nasak. Nasa bakoitzak, terminalaren atarian egongo diren bi mezzaninetara eramango duten bi eskailera izango ditu. Nasetara, beste igogailu baten bitartez kanpoaldearekin lotura izango duen igogailu baten bitartez ere heldu ahal izango da. 5.500 pertsonak beraien etxeetatik bost minutu baino gutxiagora izango dute geltokia eta 8.800ek hamar minutu baino gutxiagotara.

Euskadi, auzolana