ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/08/18

Eusko Jaurlaritzak Bilbo-Donostia lineako Mendizur trenbide pasagunea kentzeko lanak lizitatu ditu

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Bilbo-Donostia lineako Mendizur Trenbide Pasagunea kentzeko eta Usansolo-Lemoa zatian trenbidea ixteko lanen lizitazio prozesua hasi du.

Proiektu horrek 779.181,53 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta burutzapenerako epea zazpi hilabetekoa izango da.

Eusko Jaurlaritzak Trenbide Pasaguneen alorrean aurrera daramatzan jarduketen xedea pertsonen (bidaiarien eta trenbide pasaguneetako erabiltzaileen) segurtasuna bermatzea, zerbitzuaren fidagarritasuna hobetzea (ustiapenean eragina duten gertakariak eta matxurak murriztuz) eta trenbidearen ingurunean mugikortasuna hobetzea (bide-gurutzeetan interferentziak kentzea) da.

Mendizurreko trenbide pasagune bikoitza Bilbo eta Donostia lotzen dituen 12.704 (oinezkoentzat eta errodatutako trafikoarentzat) eta 12.852 (oinezkoentzat) kilometro puntuetan dago, Bizkaiko Bedia udalerrian.

Trenbide pasagunea kentzeak izango dituen ondorioak konpontzeko, trenbide azpiko igarobidea eraikiko da, trenbidearen ezkerraldean dauden baserriak eta nekazaritzarako lurrak Bedia eta Galdakao lotzen dituen herri mailako errepidearekin lotzeko, errodatutako trafikoaren eta oinezkoen zeharkako joan-etorria bermatuz. Horrez gain, proiektu horren barruan trenbidearen 1.350 metroko zatia itxi egingo da.

 

Euskadi, auzolana