ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/05/26

Eusko Jaurlaritzak esleitu egin du Urdulizetik igarotzean metroa lur azpian sartzeko Lanen Proiektuaren idazketa

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 1. linearen Urdulizko Geltokia lur azpian sartzeko Eraikuntza Proiektuaren idazketarako laguntza zerbitzua esleitu du.

Esleipendunak, Fulcrum-CAF ABEE-ak, 5 hilabete eta erdiko epea izango du lan horiek egiteko, eta aurrekontua 327.844 eurokoa izango da. Lehiaketara 19 eskaintza aurkeztu dira guztira.

Urdulizetik igarotzean metroa, 750 metro inguruko luzeran, lur azpian sartzeko lanen barruan, Aita Gotzon kalean dagoen trenbide pasagunea kenduko da (Bilbo eta Plentzia arteko BI-634 errepidea), lur azpiko geltoki berria eraikiko da eta trenbidearen trazatuaren 540 metro estaliko dira.

Aurreikusitako trazatuak, gaur egun dagoenaren bide bera egingo du. Jarduketaren hasiera 27+160 K.P.-an dago, Sopelako kotxetegien iparraldean dagoen zuzengunearen amaieran, eta ezkerretara egiten duen eta 200 metroko radioa duen kurbaren bitartez, Urdulizen egongo den geltokiaren zuzengunearekin eta Antsonekoa kalearen azpiko tunel faltsuarekin egingo du bat. Horren ondoren dago jarduketaren amaiera eta egungo trenbidearekin lotura, 27+900 K.P.-aren inguruan.

27+360 K.P.-an, geltokia eraikiko den lekua baino 250 metro lehenago, egingo den eta 540 metroko luzerako trenbideak estaliko dituen jarduketak asko hobetuko ditu herriaren iragazkortasuna eta trenbidea udalerrian aurreikusita dagoen hirigunean integratzeko prozesua.

Urdulizko geltoki berria egungoa dagoen lekutik oso gertu egongo da. Bidaiariak sartzeko ataria izango du kanpoan, kalearen kotan. Atari hori, behealdean egongo den eta 6 metroko zabalera izango duen erdiko nasarekin lotuko da, eskailera finko baten eta igogailu baten bitartez.

Plentziarako trenbidearen bikoizketarekin bateragarria den jarduketarako aurreikusitako kostu osoa 15,3 M€-koa izango da.

 

Euskadi, auzolana