ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/07/15

Tolosako eta Ibarrako Udalek Euskal Y-aren soberakin gehiago eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari, industrigune bat eraikitzeko

Antonio Aizek, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Tolosaldeko Apattaerreka industrigunea zabaltzeko lanei laguntzen jarraitzeko duen borondatea bideratu die gaur Tolosako eta Ibarrako alkateei, Gipuzkoan eraikitzen ari den Euskal Trenbide Sare Berriaren, Euskal Y-aren, eraikuntza lanetatik jasotako lurrak bertan utziz.

Apattaerrekako Poligonoaren irudia

Apattaerrekako poligonoaren irudia

Aizek, Tolosako eta Ibarrako udalburuek, Ibai Iriartek (Bildu) eta Jesus Peñagarikanok (Bildu), eskatutako bileran hartu du parte gaur goizean. Alkateek, Euskal Y-aren hondeaketa lanetatik ateratako lur gehiago eskatu dute, Apattaerrekako betelanak egin ahal izateko.

Orain arte, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen ETS Erakunde Publikoak, Euskal Y-aren lanen soberakinetatik 600.000 metro kubiko utzi ditu Apattaerrekan. Orain, Tolosako eta Ibarrako alkateek beste 170.000 metro kubiko eskatu dituzte, Apattaerrekako betelana amaitzeko.

2009an, ETS-k, Euskal Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarra eraikitzen ari den erakunde publikoak, eta Sprilurren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, eta Tolosaldeko Udalen partaidetza duen eta eskualdeko jarduera ekonomikoak indartzeko eta sustatzeko xedez eratu zen Tolosaldeko Apattaerreka Industrial Lurra S.A. (TAILSA) sozietate publikoak, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten, industrigune hori hedatzeko, lur-zati berri horietan hainbat enpresa kokatu ahal izateko.

Jarduketaren xede den lur-sailak 93.518 metro karratu ditu, 18 futbol zelairen parekoa, jabea TAILSA da, eta Tolosako eta Ibarrako udalerrietan dago. Betelanari esker, Apattaerrekako industrigunea, Tolosako eta Ibarrako udalerrien plan orokorretan jasotako hirigintza parametroen arabera hedatu ahal izango da.

2009an sinaturiko akordioaren izpirituarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoak beteko dituela berretsi du, jakin badakielako Jaurlaritzaren-Udalen arteko elkarlanak, Euskal Y-aren proiektua, paisaiaren integrazioaren eta ingurunean ahalik eta eragin txikiena izatearen ikuspuntuetatik hobetzeaz gain, hobekuntza nabarmenak eta aukera berriak ekarriko dituela Tolosaldearen gizarte eta ekonomia alorreko garapenerako.

Euskadi, auzolana