ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2013/12/20

ETSk, trenbidearen jabetza publiko edo babes guneetan obrak egiteko baimenak Eskatzeko Prozedura onetsi du.

Trenbidearen trazatuaren inguruan lanak egin nahi dituzten pertsona edo enpresa guztiek baimena eskatu beharko dute, itsatsitako dokumentuan azaltzen diren jarraibideak jarraituz.

 Aurretiazko baimena behar duten lanak hauek dira:

- Eraikuntzak, berreraikuntzak, urbanizazio lanak, instalazio finkoak edo behin behinekoak, lurbeteak eta lubetak eusteko hormen eraikuntzak, itxiduren eraikuntzak, etab.

- Aireko eta lur azpiko gurutzaketak; elektrizitate, telefono eta telegrafo lineen ezarpenak; hornidura eta saneamendu sareen bideratzeak edo ezarpenak.

- Zuhaitzen landaketak eta mozketak.

- Materialen, makinen, erregaien, olioen, hondakinen? gordetzea edo biltegiratzea.

- Beraien ezaugarriak edo hurbiltasuna direla eta ustiapenean arriskua edo mugak ezar ditzakeen eta trenbide azpiegituraren jabari publiko edo babes gunean garatzen den beste edozein.

 

Idazkian, aurkeztu beharreko dokumentazioa, ebazpenerako epea eta legedia aplikagarria ere azaltzen dira. 

Lotura (PDF, 61 KB)

Euskadi, auzolana