ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/06/27

Eibarren egindako trenbideko lanek Amaña auzorako sarbide berria sortu dute

Eibarko Amaña-Ardantza zatian trenbidea bikoizteko eta estaltzeko egiten ari diren lanen ondorioz desbideratu egingo da Amaña auzora doan errepideko trafikoa, datorren ekainaren 30etik aurrera.

Aldaketa hori, uztailean egingo den Arrateko bide-zubiaren eraispenak eragingo du. Horrela, ibilgailuak Torrekua eta Tiburcio Anitua kaleetatik joango dira Eibarko inguru horretara, trenbideko lanen ondorioz sortu den egitura berriaren bitartez. Lanak amaitzen direnean errepideko trafikoak adar berri horretatik zirkulatuko du behin betiko, baina aurkako noranzkoan.

Bilbo-Donostia lineako Amaña-Ardantza zatian trenbidea bikoizteko eta estaltzeko egiten ari diren lanen barruan trenbidearen 650 metro bikoiztuko dira, Amañan lur azpiko geltoki berria eraikiko da, lehen zegoen geralekua ordezkatzeko, eta obrek ukitutako gune guztia estaliko da, bide eta jendearentzako gune berriak sortuz.

Lan horiei esker azalera handi altxatua sortu ahal izango da (8.500 m2 ingurukoa), eta horrek goitik behera aldatuko du inguruaren fisonomia, Amañako auzoak Eibarko gainerako lekuekin duen iragazkortasuna hobetuz.

Obraren berezitasun nagusia Eibarko hirigunearen erdian egotea da. Alderdi horrek eragin handia du egin beharreko lan guztietan, izan ere, betebehar, mugimendu edo aldaketa bakoitzak gestio asko eta asko eskatzen baititu, obrak ezinbestean dituen eraginak murrizteko xedez. Hori dela eta, eraikuntza lanak Eibarko biztanleen eguneroko jarduna eta trenbideko trafikoa bateragarri egiteko esfortzuari erantzunez, obra hainbat fasetan banatu da.

Urte honetako otsailean trenbideko trafikoa desbideratu egin zen, bikoiztutako trazatuaren lehenengo trenbidetik, eta horrek trenbide zaharra desmuntatzeko aukera eman zuen.

Egituraren lehen fasea eraikitzeko lanak oso aurreratuta daude. Horren adibide gisa, Torrekua kaletik Tiburcio Anitua kalera dagoen sarbidea zerbitzuan jarri izana izan daiteke, eraikitako egitura berria erabiliz. Gertakari hori Arrateko bide-zubia eraikitzeko abiapuntua da.

Aurreikuspenen arabera, udan eraikiko da trazatu berria osatzen duen bigarren trenbidea, eta, horrela, lanak behin betiko fasean sartuko dira. Fase horretan geltoki berria, egituraren gainerakoa eta goialdeko urbanizazioa eraikiko dira.

Euskadi, auzolana