ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/03/06

Eusko Jaurlaritzak, Donostialdeko Metroaren lanen ondorioz Loiolan sortzen ari diren eraginak murrizteko konpromisoa hartu du

Eusko Jaurlaritzak Loiolan zenbait jarduketa hasiko dituela iragarri du gaur, ETS erakunde publikoa bertan egiten ari den lanen ondorioz Gipuzkoako hiriburuko auzo horretan sortzen ari diren eraginak murrizteko.

Iragarkia Antonio Aiz Garraio Sailburuordeak egin du gaur, Donostialdeko Metroaren azterlanen eta proiektuen jarraipenerako eta koordinaziorako erakundeen arteko batzordearen bileran. Bilera hori aldian behin izaten dute Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak, eta joan den urritik baita Gipuzkoako Foru Aldundiak ere.

Bileran Nora Galparsoro Azpiegitura eta Hiri Zerbitzuetako zinegotzi eskuordetuak eta Unai Erroitzenea Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publiko Zuzendari Nagusiak, hartu dute parte, besteak beste.

Horrela, berriro irekiko da trenbidearen ondoan, Atari Eder plazaren aurrean, zegoen lurrazaleko aparkalekua. Horrez gain, itxidurak garbitu eta denboraren poderioz kaltetuta daudenak aldatu egingo dira; seinaleztapen horizontala berriro margotuko da; irisgarritasuna hobetuko da, espaloietan igarotzeko gune beheratuak jarriz eta euria egiten duenean putzuak sortzen diren puntu baxuak kenduz; horrez gain, inguru guztia garbituko da.

Aurreikuspenen arabera, lanak datorren astean amaituko dira, horietako batzuk martxan baitaude jada. Neurri horiek Loiolako “Urumea Ibaia” Biztanleen Elkarteak eskatu zituen, Aiz Sailburuordearen eta ETS-ko teknikarien partaidetzarekin Loiolako Kultur Etxean egin zen informazio topaketan.

“Loiolako geltoki berria, saihesbidea eta ingurunearen hiri berrantolaketa” proiektuari dagokionez, Jaurlaritza eraikuntza proiektuaren idazketan ari dela lanean gogoratu du Aizek. Aurreikuspenen arabera, urtearen amaierarako bukatu eta onartuko da. Horrez gain, proiektua osorik burutzea bermatuko duen finantzaketaren bila ere ari da lanean Jaurlaritza, lanak 2015ean hasi ahal izateko.

Euskadi, auzolana