ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/08/05

Metroaren 3. lineako Zazpi Kaleetako geltoki berria eraikitzeko lizitazioak 14 eskaintza jaso ditu

Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. lineako erdigune neuralgikoa izango den, eta metroaren 1. eta 2. lineekin eta tranbiarekin eta Euskotrenen Txorierriko linearekin loturak izanik geltoki intermodal gisa funtzionatuko duen Zazpi Kaleetako geltokiaren obra zibilaren lizitazioak 14 eskaintza jaso ditu guztira.

Aurreikuspenak betetzen badira, 21 hilabeteko epea eta 12,2 milioi euroko aurrekontua (BEZ aparte) dituen geltoki berria eraikitzeko lanak datorren udazkenean hasiko dira.

Euskotrenek ustiatuko duen 3. lineak tren loturak izango ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean, eta 70.000 pertsonatik gorako biztanleriari eskainiko dio zerbitzua. Horrela, pertsona horiek trenbide metropolitarreko geltoki bat izango dute euren etxeetatik 10 minutu baino gutxiagora.

Trazatua 5.885 metro izango da luze, eta zazpi geltoki izango ditu: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpi Kaleak, Uribarri eta Matiko. Geltoki guztiek, Norman Fosterrek 1. eta 2. lineatarako diseinatutako geltokien tipologia bera izango dute. 3. lineak Bilbo iparraldeko auzoei eskainiko die zerbitzua batez ere, baina Bermeotik, Durangotik edo Eibartik datozen pertsonei hiriburuaren erdira errazago iristeko aukera ere eskainiko die; eta, horrez gain, Txorierrik tren lotura berria izango du metro bateko zabalerako gainerako linearekin, egiten ari den Artxandako tunel berriaren bitartez.

Bilboko Trenbide Metropolitarraren hirugarren lineak 279 milioi euroko aurrekontua du, eta erdibana ordainduko dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Euskadi, auzolana