ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2013/10/16

Metroaren 2. lineako Kabiezes zatiko lanak azken fasean sartu dira

Garabi handi batek Antonio Alzaga Etorbideko kanoiko eskailera mekanikoak jarri ditu gaur goizean, Santurtzin dagoen Kabiezes auzoan bizi diren edo lan egiten duten pertsonei zerbitzua emango dien metroaren geltokian.

Kabiezeseko Antonio Alzaga etorbidean eraikitako kanoia

Egin beharreko maniobrak egiteko, beti ere Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen ETS erakunde publikoko teknikarien gainbegiraketapean, beharrezkoa izan da kale horretako errail bat trafikorako moztea.

Sarbide horrek, 9,50 metroko maila aldaketa izango duten bi eskailera izango ditu. Eskailerek 30º-ko aldapa izango dute, eta abiadura 0,65 m/seg-koa izango da. Horrek, orduan 11.700 pertsona garraiatzeko ahalmena erakusten du.

Azaroan zehar Lauaxeta kaleko sarbideko eskailera mekanikoak instalatuko dira. Kasu honetan, 12,860 metroko maila aldaketa eta 30º-ko aldapa izango duten eskailerak izango dira. Eskailera horiek zein Antonio Alzaga Etorbidekoak itzulgarriak dira, hau da, eskariaren arabera programatu ahal izango dira.

Datozen asteetan nasa-mezzanina eta mezzanina-kalea zatietako igogailuak instalatzen hasiko dira. Obra zibilari dagokionez, Antonio Alzaga Etorbideko fosteritoa oraindik jarri gabe dago, kanoietako eskailera finkoak egin behar dira, eta baita geltoki kanpoko urbanizazio lanen eta  barruko lanen azken ukituak ere.

Beste alde batetik, Bizkaiko Garraio Partzuergoko teknikariak katenaria eta gainerako instalazioak muntatzeko lanak koordinatzen ari dira. Santurtzi-Kabiezes zatiko trenbide guztia muntatuta dago jada, behin betiko posizioan.

Zati hori martxan jartzean, eta gaur egun Portugaleten dagoen Peñotako geltokiak (Santurtziko muga inguruan dago), Santurtziko geltokiak eta Mamarigako lantzaderak eskaintzen duten zerbitzuari esker, itsasoaren ondoan dagoen herriko biztanleen %95ak metro geltoki bat izango du etxetik 10 minutura edo gutxiagora.

 

 

 

 

Euskadi, auzolana