ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/04/28

Eusko Jaurlaritza, Hendaiako geltokian TER Topoa lotura egiteko hobekuntza aukerak aztertzen ari da SNCF-rekin eta Euskotrenekin

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak elkarlanerako Transfermuga 2 proiektuari hasiera eman dio Akitania-Euskadi Euro-lurraldean. Proiektuaren helburua bidaiariei ematen zaien informazioan eta txartelak era sinplean saltzeko prozesuan hobekuntzak sartzea da.

Ana Oregi sailburuaren hitzetan “Euskotren eta SNCF artean lanean ari gara, eta aurreikuspenen arabera, Hendaiako SNCF geltokian EuskoTrenen piktogramak eta seinaleak instalatuko ditugu (Donostia- St.Sebastien), bidaiariak Topoa-Euskotren terminalerantz bideratuz”.

Oregik, SNCF Frantziako trenbideek Euskotren/Topoaren zerbitzuen irteeran eguneratutako ordutegiak eskainiko dituen informazio pantaila aktibatzeko duten asmoa ere azpimarratu du. “SNCF-rekin geltokien arteko irisgarritasuna hobetzeko ere ari gara lanean, eta horretan Euskotren eta ETS ari dira. Halaber, SNCF-k gure makina baliogabetzaileen ezaugarri teknikoak eskatu dizkigu, PassBask izenekoa hobetzeko, horrela Baionan, Miarritzen edo Donibane Lohitzunen, bidaiariak Hendaian baliozta dezakeen SNCF+Euskotren txartela erosteko aukera egon dadin, txarteldegian bigarren txartel bat jaso beharrean, orain arte gertatzen den bezala”, adierazi du sailburuak.

Halaber, etorkizuneko POCTEFAren barnean, eta Euro-lurraldearen lanen barruan, Euskadi eta Akitania, Atlantikoko Trenbide Autopista Tarnosetik (Baiona) Jundizera (Gasteiz) luzatzeko aukera aztertzen ari dira. Hori egingo balitz, gaur egun Biriatuko igarobidea zeharkatzen duten kamioi asko eta askoren karga trenbidera bideratuko litzateke.

“Akitaniak eta Euskadik interes komuna konpartitzen dute igarobide atlantikoko abiadura handiko trenbide sare berriaren garapenean”, esan du Ana Oregik. “Espainiako eta Frantziako gobernuen elkarrekiko estrategia lehentasunezkoa da, Europa Hego-mendebaldeko Paris-Madril Trenbideko Abiadura Handiko Proiektua Bruselak markatutako epeetan gara dadin, eta are gehiago orain, TEN-T oinarrizko sarean sartuta dagoenean. Horrek lehen mailako hautagai bilakatzen du europar funtsak eskuratzeko”.

Oregiren hitzetan, “bi lurraldeek elkarren arteko tren zerbitzuen eskaintza zabaldu behar dute. Epe laburrean, Donostiaraino luzatuko den hirugarren errailari eta, orokorrean, Euskal Y-ari, esker, lurralde mailako tren zuzen zerbitzuak eskaini ahal izango dira Baionatik (Bordele – Dax)  Donostia eta Bilbo edo Gasteizeraino. Halaber, Akitaniako lurralde mailako tren zerbitzuekin elkarlanean, tren zerbitzu eta geraleku ugari eskaini ditzakeen Topoa ere hor dago. Proiektu hori Transfermuga 1 egitasmoaren barruan zegoen jada, eta horretan lanean jarraitzen dugu”.

 

Euskadi, auzolana