ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/03/21

ETS-k bere doluminak helarazi ditu Iñaki Azkunaren heriotza dela eta

Euskal Trenbide Sareak bere doluminak adierazi dizkio gaur goizean Bilboko Udaleko Gobernu taldeari, Iñaki Azkuna, alkatea, gaixotasun luze baten ondoren, hil delako. Bizkaiko hiriburuko alkate karismatikoak gertutik egin du lan ETS-ko langile askorekin, bi erakundeek hainbat proiektu izan baitituzte elkarren artean.

Azkuna Metroko 3. Linearen hitzarmenaren sinaduran

Azkuna Metroko 3. Linearen hitzarmenaren sinaduran

Azkenekoak aipatzearren, Bilboko tranbia aipa dezakegu, Etxetxora zabaltzeko lanekin, eta une honetan tranbiaren eraztuna ixteko dagoen proiektua. Halaber, duela hilabete gutxi batzuk Alkatea lehen lerroan ikusi ahal izan genuen, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean Metroaren 3. linearen lanak amaitzeko sinatu zen hitzarmen berrian. Azken arnasa eman duen arte, bere hiria hobetzeko eta bertako biztanleen ongizatea bultzatzeko lanean bere lekuan egon izanaren adibide garbia.

Hurbilen izan dituen laguntzaileek bizi dituzten une latz hauetan, ETS-k bere animoak bidali nahi dizkie Udal taldeko kide guztiei, etorkizunari baikortasunez ekin diezaioten, Alkateak horrela nahi izango zuen eta.

Goian bego

Euskadi, auzolana