ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2013/10/22

Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostialdeko Metroaren Jarraipen Batzordeko kide berria

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz hartu du gaur parte Donostialdeko Metroaren azterlanen eta proiektuen jarraipenerako eta koordinaziorako erakundeen arteko batzordearen bileretan. Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak aldian behin burutu ohi dituzte bilera horiek.

Bilera gaur goizean egin da, Udaletxeko egoitzetan, eta Antonio Aizek, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak, eta Nora Galparsorok, Donostiako Udaleko Hiriko Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotzi eskuordetuak, hartu dute parte, besteak beste. Foru Aldundiaren aldetik, Mugikortasun eta Garraio Publiko Zuzendari Nagusiak, Unai Erroitzeneak, hartu du parte.

Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren artean 2011ko otsailean sinaturiko hitzarmenaren bosgarren klausulak aukera hori aurreikusten zuen jada, Eusko Legebiltzarrean (2013/02/21) eta Gipuzkoako Biltzar Nagusietan (2013/03/06) harturiko akordioak ahaztu gabe. Akordio horietan, “Eusko Jaurlaritzari eskaria egiten zaio, proiektu horien azterketan eta diseinuan, garraio alorrean eskumenak dituzten erakundeak kontuan har ditzan, plangintza eta antolamendua koordinatuz, Donostian egokiena izango den trenbide igarobidea aztertuz”.

Bileran jakinarazi da amaitu dela Loiolako Geltoki berriaren Informazio Azterlanaren jende aurreko informazio epea. Ezarritako epea amaitu ondoren, alegazio bakarra jaso da, Donostiako Udalak aurkezturikoa. Denbora gutxi barru aldeko iritzia jasoko du eta Loiolako geltoki berriaren eraikuntza proiektuaren idazketaren barruan sartuko da.

Herrera-Altza zatia bikoizteko eta Loiola-Herrera zatian dagoen Urumeako zubia eraikitzeko lanek arazorik gabe jarraitzen dute. Izan ere, Herrera-Altza zatian amaitu dira geltoki berria egongo den haitzuloaren hondeaketa lanak, eta lineako tunelaren hiru laurden ere zulatu dira.

Urumea ibaiaren gaineko zubiari dagokionez, gaur egun bide-zubiaren metalezko egitura ari da egiten tailerrean, urtarrilean muntaketa lanak hasteko. Aurreikuspenen arabera, udaberri inguruan amaituko dira oholtza jartzeko lanak.

 

Euskadi, auzolana