ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Azken eguneratzea: 2014/01/09

ETS-ren Hiritarren Arretarako Bulegoek 1.260 kontsulta jaso zituzten 2013an

Bilbon eta Donostian dauden ETS-ren Hiritarren Arretarako Bulegoek, Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearen edo Donostialdeko Metroaren eraikuntza lanen aurrean interesa zuten pertsonek egindako 1.260 kontsulta jaso zituzten 2013an.

Proiektua behar bezala aurrera eramaten lagunduko duten kontsultak egiteko edo erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko xedez erregistratutako bisita guztien artean, %57,6 gizonezkoek egin zituzten, eta gainerako %42,4 emakumezkoek.

2009an inauguratu zenetik, 3. lineako informazio bulegoak 9.005 bisita jaso ditu. Donostian, ETS-ko lanei buruzko arreta eskaintzeko dagoen puntuari dagokionez, 4.734 bisita jaso ditu ireki zenetik.

Gabriel Aresti eta Txomin Garat etorbideen bidegurutzean dagoen 3. lineako bulegoa astelehenetik ostiraletara egoten da zabalik, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Horrez gain, posible da bulegoarekin harremanetan jartzea linea3@ets-rfv.es helbide elektronikoaren bitartez edo 902 733 490 telefono zenbakira deituz.

Donostialdeko Metroko lanei buruzko informazio gunea Amarako geltokiko atarian dago (Easo plaza z/g), eta goizez eta arratsaldez egoten da zabalik. (902 540 096 - infoamara@ets-rfv.es). 

Euskadi, auzolana