ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak
Kosta eta Portuei buruzko Espainiako IX. jardunaldiak / Donostia 2007


Oso sentikorra da kostaldea gizartea, ekonomia eta ingurumenarekiko, presio handia egiten baitute hirigintzak, batetik, eta garraioak, arrantzak, saneamenduak eta, berriki, energia berriztagarrien (esaterako, eolikoa edo itsasokoa) aprobetxamendurako behar diren azpiegiturek, bestetik. Jakintza-alor anitzetatik aztertu behar dira, beraz, aukera guztiak eta horiek ingurumenean duten eragina, kudeaketa-eredu jasangarriak prestatzeko.

Erreferentziazko topagune bihurtu dira bi urtez behingo jardunaldiok, estatu espainiarrean, kudeatzaile, interes-talde eta alor askotako ikertzaileentzat. Helburua, berriz, hau dute: jakintza eta kudeaketaren egoera zertan den aztertzea, eta ahalik eta ezagutza onena oinarri dela hartzea erabakiak.

Donostian egingo dira Kosta eta Portuen Ingeniaritzari buruzko Espainiako IX. jardunaldiak, 2007ko maiatzaren 29tik 30era. Kursaal Kongresu Jauregian izango dira ekitaldiak. Europako kongresu-jauregi ikusgarrienetariko bat da Kursaal, Rafael Moneok diseinatua.

Aurtengo Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitu Kosta eta Portuei buruzko Espainiako IX. Jardunaldietako Batzorde Antolatzaileak. Donostian egingo dira Jardunaldiak, 2007ko maiatzaren 29tik 30era, Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak eta AZTI-Tecnaliako Itsas Ikerketako Unitateak antolatuta.

 

J. Andoni Idoiaga
Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaria

 

 

Azken eguneratzea: 2007/05/08
Euskadi, auzolana